FEMP-aren eta hari loturik dauden Toki Erakundeen Lurralde mailako Federazioen arteko elkarlanerako, koordinaziorako eta kontsultarako organo iraunkorra da.
FEMP-k Lurralde Federazioekin eta Federazio horiek beraien artean dituzten erlazioak egituratzea dagokio, Toki Erakundeentzat interes komunekoak diren ekimenak koordinatuz, FEMP-aren eta Lurralde Federazioen artean aurrera eraman beharreko jarduketa zehatzetarako proposamenak burutzea, Lurralde Federazioen ekimenez bakoitzaren lurraldeko toki erakundeen interes berezien defentsa eta sustapena bultzatzea, FEMP-aren eta Lurralde Federazioen artean koordinaturiko jarduketarako ildo orokorretarako proposamenak egitea, FEMP-aren Asanblada Nagusiak onetsitako ebazpenen barruan, Kontseilu Federalera eta Batzorde Exekutibora eramanez, hartu beharreko akordioak hartu ahal izateko, eta baita Federazioa zuzentzen duten organoek beren beregi agindutako beste edozein funtzio ere.
FEMP-aren Presidenteak eta Presidenteordeek eta Federazioarekin loturiko Lurralde Federazioetako Presidenteek eratzen dute. Gonbidatu gisa, ahotsarekin baina botorik gabe, loturik ez dauden udalerrien elkarteek ere parte hartu ahal izango dute.
Lurralde Kontseiluak Idazkaritza bat du laguntzeko organo gisa. Idazkaritza hori Lurralde Federazioetako Idazkari Nagusiek eta FEMP-ko Idazkari Nagusiak eratzen dute, eta azken hori izango da Idazkaritzak burutzen dituen bilerak eta lanak koordinatuko dituena.
Ohikotasunez hiru hilabetez behin biltzen da, gutxienez. Antolakuntza eta funtzionamendua, hark proposatuz, FEMP-ko Batzorde Exekutiboak eta Kontseilu Federalak onartu duten bere araudiaren bitartez araupetzen da, eta beti ere, indarrean dauden Federazioaren estatutuen 51. artikuluan ezartzen diren gutxieneko bermeak errespetatu beharko ditu.