FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

ACOM ESPAÑA

ACOM ESPAÑA

ACOM ESPAÑA

05/10/2009

> Ir a la fototeca

ACOM ESPAÑA



FEMP-eko EUR-ACOM-eko espainiar sekzioa, ikatzaren industriaren krisialdiaren eraginak jasandako europar eskualdeek dituzten arazo ekonomikoei eta sozialei aurre egiteko ezagutzak trukatzeko eta estrategiak eta politikak aplikatzeko dagoen interesaren ondorioz sortu da.

1991n sortu zenetik honako helburu hauek ditu:

• Espainian ikatzaren meatzaritzan ari diren eta aurretik aritu izan diren eskualdeen defentsa, eskualde horien berreskurapenari eta dibertsifikazioari laguntzeko, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspegietatik.
• Europar erkidegoko ikatza defendatzea, erabiltzea eta aprobetxatzea Espainiak Administrazio eskudunek definitu dituzten energia politiketan.
• Esperientzian trukaketa eta elkarlana ikatzarekin erlazionaturiko meatzaritzako udalerrietako agintarien artean. 
• Komenigarri iritzitako beste edozein helbururen sustapena, arau hauetan xedatutakoaren barruan, eta Udalerrien eta Probintzien Federazio espainiarreko Estatutuetan ezarritakoa goitik behera betez.
• Halaber, Ikatzaren Meatzaritzako Udalerrien Sekzio Espainiarrak bere helburu gisa hartzen ditu EUR-ACOM sortzeko arauetan funtsezkotzat hartutako helburuak, bere lurralde eremuaren barruan.


Sekzioaren presidentea Gabriel Pérez Villalta jauna, Aller-eko (Asturias) alkatea da.

Une honetan, 1.095.180 biztanle ordezkatzen dituzten 94 Toki Erakunde daude elkartean.