FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

 

Nor gara?



Udalerrien eta Probintzien Espainiar Federazioa (FEMP) izenekoa, Udalak, Diputazioak, Kontseiluak eta Uharteetako Cabildoak biltzen dituen Estatu mailako Toki Erakundeen Elkarte zabalena da. Guztira 7.287 kide ditu, Espainiako Tokiko Gobernuen %89 baino gehiago.

Toki Araubideko Oinarriak araupetzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen Bosgarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoan oinarrituz eratu eta gero, Erabilera Publikoko Elkarte izendatua izan zen 1985eko ekainaren 26ko Ministro Kontseiluaren Akordio bitartez.
           
FEMP Europako Udalerrien eta Lurraldeen Kontseiluaren (CMRE) Espainiako Sekzioa eta Udalerrien arteko Elkarlanerako Erakunde Iberoamerikarra (OICI) izenekoaren egoitza ofiziala da.
                                                
FEMP-aren fundazioaren eta estatutuen xedeak honako hauek dira: Toki Erakundeen autonomiaren sustapena eta defentsa; Toki Erakundeen interes orokorren ordezkaritza eta defentsa beste Herri Administrazio batzuen aurrean; europar izpiritua garatzea eta finkatzea toki mailan, Toki Erakundeen autonomian eta beraien arteko elkartasunean oinarriturik; Toki Erakundeen eta beraien elkarteen arteko adiskidetasun eta kooperazio harremanak sustatzea eta bultzatzea, maila europarrean, iberoamerikarrean eta arabiarrean, batez ere; zuzenean edo sozietateen edo elkarteen bitartez, mota guztietako zerbitzuak eskaintzea Toki Erakundeei edo haien mende dauden elkarteei; eta Federazioko kide direnei zuzenean edo zeharka eragiten dien beste edozein helburu.
 
Federazioak funtsezko bi barne arau ditu: 9. Asanblada Nagusiak onetsi zituen Estatutuak eta Barne Erregimeneko Araubidea.

Egoitza ofiziala Madrilgo hiribilduko calle del Nuncio, 8an dago

EGOITZA OFIZIALA
29/09/2009

> Ir a la fototeca