FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

FEMPek ekonomiarako ekimenak bultzatzen ditu hirien bitartez, pertsonentzat eta pertsonekin enplegua sortzeko


Hiriek lagungarri izan behar dute enplegua sortzeko eta bertan bizi direnen beharrizanak ondo betetzeko, ez soilik merkatuko beharrizanak; gainera, giza garapen iraunkorraren alde egin behar dute, bat eginez Nazio Batuen Erakundeak irekitako ildoarekin, produktibitatean, ekitatean eta iraunkortasunean oinarrituarekin.Hori esan du FEMPeko idazkari nagusi Isaura Leal andreak, OITek antolatuta Madrilen egiten ari diren Enpleguko Politika Aktiboen Mintegiari hasiera ematerakoan.


 
 
FEMPeko ordezkariaren ustez, kontu honen gakoa da garapen ekonomikoa "pertsonentzat egin behar dela, baina ez hori bakarrik, baita pertsonekin egin ere”, eta horregatik esan zuen premiazkoa dela “arlo publikotik” enpleguko politiko aktiboak martxan jartzea, krisiari aurre egin ahal izateko":Horren inguruan, esan zuen gobernuko maila guztiek, eta batez ere, tokiko gobernuek, erantzukizun berdina daukatela eta eskubide eta betebehar berdinak ere bai, erabakiak hartzerakoan parte izateko.
 
Enpleguko politiko aktiboek jokatu beharreko papera krisiari aurre egiteko.Esperientziak alderatuz” mintegia Lanaren Nazioarteko Erakundeak (OIT), FEMPek eta Lan eta Immigrazio Ministerioak antolatu dute. Adituak eta administrazioetako ordezkariak bildu ditu, krisi ekonomikotik irteteko bide bat ez ezik, bai eta enpleguaren hazkundea lortzeko formulak denen artean bilatzeko ere.
 
L´Hospitalet de Llobregat-eko alkatea, Nuria Marín i Martínez andreak, eta Puente Genil-ko alkate eta FEMPko Garapen Ekonomikoko Batzordeko Manuel Baena jaunak gazteentzako enpleguko politika aktiboen inguruko eztabaida-mahaian hartu zuten parte.
 
OIT erakundeak adierazi duenez, lan-merkatuko politika aktiboak lagungarri, osagarri, izan behar lukete krisiari aurre egitekotan; horrenbestez, kontzertazioa lortzeko ahalegin handiagoa egin behar da oraindik, iraupen luzeko langabezia saihesteko eta jendeari lana aurkitzen laguntzeko.
 
Testuinguru horretan, "inoiz baino gehiago behar ditugu" tokiko gobernuak, dio FEMPk, lurralde osoa zurkaizten dutelako eta elkartasun soziala bermatzen dutelako, eta beste inork baino hobeto ezagutzen dituztelako jendearen arazoak; konponbidea ematen aurrenak izango dira.  Federazioko idazkari nagusiak adierazi zuen udalek badutela modua Tokiko Garapenerako Agentziak kudeatzeko, eta haien bidez industriaren eta enpresen garapena bultzatzeko, enpresa-parke iraunkorrak diseinatzeko edo enpresa arloen logistika eta komunikazioak planifikatzeko, sinergia positiboak hobeto baliatzeko moduan.
 
Udalek, adierazi zuen, bertako udalerrian ezarritako enpresen arabera prestatutako prestakuntza-ibilbideak diseinatzeko aukera daukate, Prestakuntza eta Enplegua eman dezakete tokiko agentzien bidez, eta, hala, aurrera ekintzaileei laguntza eman, ez ideia berritzailerik ez talenturik ez dadin bidean alferrik galdu.Halaber, badaukate ahalmena finantza-erakundeekin bitartekari jarduteko, enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei maileguak emateko.
 
Isaura Lealek nabarmendu zuen tokiko gobernuek aukera-berdintasunaren barruan lanean hasteko tresna eraginkorrak prestatzeko gaitasuna dutela, eta ahalmena dutela herritarren gaitasun sortzailea indartzeko, eta efizientzia energetikoko politikak aplikatzeko. Udal-eremutik bultzatzeko moduko berrikuntza-politikoen adibidetzat eman zituen horiexek.  “Horregatik –esan zuen– FEMPtik oso pozik hartu dugu Berrikuntzako Estrategia Estatalak lurraldeen arteko elkarlana jarri izana bere ardatz nagusietan”.
 
Enpleguko politika aktiboak
 
Mintegiaren hasieran parte hartu zuten, besteak beste, Enpleguko idazkari nagusiak, Maravillas Rojok; Espainiako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko lehendakariak, Marcos Peñak; Madrileko Erkidegoko Enplegu, Emakume eta Immigrazio sailburuordeak, José Ignacio Fernándezek, eta LANEko Enplegu Sektorearen zuzendari exekutiboak, José Manuel Salazarrek.
 
Maravillas Rojok ekintza “glokala” –global pentsatu, lokal jokatu– azpimarratu zuen, enpleguko politika aktiboak diseinatzeko baldintzei begira, eta bereziki nabarmendu zituen prestakuntza, kontratazioetarako pizgarriak eta bitartekaritza.Horri dagokionez, adierazi zuen beharrezkoa dela prestakuntza-ibilbideak enpresen benetako beharretara egokitzea eta teknologia berrien erabilera zabaltzea, enplegu-atariei lehentasunezko tokia emanez.
 
Halaber, idazkari nagusiak enpresa barruan eta enpresen artean enplegu-trantsizioak bultzatzearen alde egin zuen, bai eta ekonomia- eta gizarte-aldaketa berriek eragindako enplegu-aukera berrien bilaketan sakontzearen alde ere.Adibidez, “zaletasunen eta lanbideen osagarritasunetik” sor daitezkeen aukerak bila daitezkeela azaldu zuen.
 
Lan eta Immigrazio Ministerioko ordezkariak, berriz, Gobernuak gai hauetan egindako ahalegina azpimarratu zuen, eta azaldu zuen Estatuko 2011ko Aurrekontu Orokorretan, lehen aldiz, gora egingo duela enplegua sortzeko partidak: guztira 7.359 euro bideratuko dira horretara, BPGd-ren % 0,7, gutxi gorabehera.Zenbateko horretatik 2.230 milioi enplegu-programetarako izango dira, 2.678 euro prestakuntzarako, eta 2.450 euro kontratazioa sustatzeko (hobariak).
Bestalde, L´Hospitaleteko alkateak, Nuria Marín i Martínezek, honako hau adierazi zuen: "Oraintxe da unea administrazio guztiek indarrak eta ideiak bildu eta eraginkorragoak izatea lortzeko, herritarren onerako”.             “Udalak prest gaude gure udalerrietan enpleguko politika aktiboak sustatze aldera inplikatzeko eta lan egiteko” –erantsi zuen.

20/10/2010

> Ir a la videoteca_x