FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    Página 22 de 50    

Tineoko eta Umbríasko udalek irabazi dute CONAMA saria

Umbríasko (Ávila) eta Tineoko (Asturias) udalek jaso dituzte CONAMA Fundazioak udalerri txikiei eta ertainei iraunkortasunaren alde egindako lanagatik ematen dizkien sariak. Iraunkortasunaren Aldeko Herrien eta Hirien Tokiko Topaketen 4. edizioan jaso dituzte sariak, Ingurumenaren Biltzar Nazionalean

Udal proiektu berritzaileak «Hirien etorkizunari begira» jardunaldietan

Santanderreko alkateak eta FEMPeko idazkari nagusiak Telefónica I+Dk antolatutako «Hirien etorkizunari begira» jardunaldietan hartu dute parte. Udalerrietan berrikuntza eta garapena bultzatzeko prestatu dituzten proiektuak ezagutarazi dituzte bertan

FEMPek emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko eskatu du

FEMPek arbuiatu egiten du emakumeen aurkako indarkeria eta hori erabat desagerrarazteko ekintza gehiago egiteko eskatu die tokiko gobernuei. Horixe jaso du federazioak azaroaren 25ean izango den Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira egindako adierazpenean

Espainiako hiriek mundu iraunkorrago baten alde hartutako konpromisoa berretsi du Abel Caballerok CONAMA10 biltzarrean

FEMPeko Klimaren Aldeko Espainiako Hirien Sareko presidentea den Abel Caballero jaunak berretsi egin du udalek administrazio guztiekin, sektore pribatuarekin eta, oro har, gizarte guztiarekin lanean jarraitzeko duten asmoa, krisiak hiri bizigarriagoak eta mundu iraunkorragoa lortzeko oztopo izateari utz diezaion. Horixe adierazi du Vigoko alkateak Madrilen izaten ari den ...

Berdeguneak iraunkortasun-irizpideei jarraiki zaintzea

Hirietako lorategiak iraunkortasun-irizpideei jarraiki zaintzeak, hiritarren bizi-kalitatea hobetzeaz gain, desgaitasunen bat daukaten pertsonak laneratzeko aukerak ematen ditu, eta horrela onura ekonomikoak eta gizarteratzea lortzen dira. Hala adierazi du Pedro Castrok, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioko (FEMP) presidenteak, Getafen gaur bertan izan diren ...

    Página 22 de 50