FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Gasteiz, Europako Hiriburu Berdea 2012


Gasteiz izango da Europako Hiriburu Berdea 2012an; hala erabaki zuen berriki Stockholmen bildutako nazioarteko epaimahai batek, Gasteizko toki arduradunek azken urteetan egindako lanaren aintzatespen gisa. Hiria 500 hektarea eta oinezko eta bizikletarientzako 50 kilometro bidek, baso, ibai eta laboreek eta Salburuako hezeguneak inguratzen dute, beraz, biztanleko espazio berde handienetarikoa duen Europako hiria da.


 
 
Natura-ondare garrantzitsu horri gehitzen zaizkio hiritarren erabileraren inguruko beste faktore batzuk, eta horiek azpimarratu zituen Patxi Lazcoz alkateak Hiriburu Berdearen aintzatespena baloratzerakoan; horrela bada, ziurtatu zuen herritarren keinu txiki asko izan direla hiriak ur-kontsumo baxua eta garraio publikoaren erabilera “bikaina” izatea eragin dutenak, eta datu horiek ere kontuan izan dituela epaimahaiak.Neurri “zailak” sustatzeko “adore politikoa”ren garrantzia ere azpimarratu zuen eta eraikuntzan lurzoru gehiegi ez erabiltzea eta Mugikortasun Iraunkorreko Plana erabili zituen adibide gisa.
Saria jaso ondorengo lehen agerraldian, Lazcozek adierazi zuen 2012. urterantz “arduraz” begiratzen duela, Gasteiz egokia delako ingurumen-alorrean edozein proba egin eta gero gainerako Europara zabaltzeko, eta horrek “400 milioi europarrentzat ispilu” bihurtuko duela.
Horrez gain, bere ustez saria “enplegua eta aberastasuna sortzeko aukera ona” izan daiteke eta adierazi zuen oraindik ere 14 hilabete falta diren arren Europako Hiriburu Berdea izateko, Gasteizen webguneko bisitak bikoiztu egin direla eta gehien bistaratu den bertsioa ingelesezkoa izan dela.Hiriburu Berdea izateko lehian Bartzelona edo Malmö (Suedia) bezalako hiri garrantzitsuei gailendu zaie Gasteiz.