FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    Página 32 de 50    

Mozioa, Kooperantearen Eguna dela-eta

FEMPek Kooperantearen Eguna dela-eta, hurrengo irailaren 8an, mozioa onartzera gonbidatu ditu toki-gobernuak, Espainiako kooperanteen lana aintzateste aldera.

Udalerrien konturako ekarpena PIEn 14.760 eurokoa izango da 2011n

Ekonomia eta Ogasun Ministerioak FEMPi helaraziko dizkion behin-behineko datuen arabera, toki-erakundeek Estatuaren diru-sarreretan duten parte-hartzearen (PIE) konturako ekarpena 14.760,82 milioi eurokoa izango omen da.

FEESL-ren proiektuen % 81,4 abian da

Toki Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsaren (FEESL) barruan, 2010erako aurkeztu diren 30.563 proiektuen % 81,4 abian da jada, udalek 24.882 ekimenen esleipena onartu eta gero.

Alokairua eta birgaitzea izango dira Etxebizitza Planaren lehentasun nagusiak 2012. urtera arte

Gobernuak lehentasuna emango die etxebizitzak alokatu eta birgaitzeko laguntzei, 2009‑2010 aldirako Etxebizitza eta Birgaitze Planaren esparruan, Etxebizitza ministro Beatriz Corredorrek Etxebizitzaren Sektoreko Konferentziaren gaurko bileran azaldu duen doikuntzarekin bat. FEMPeko lehendakari Pedro Castro bilera horretan izan da.

Gobernuak erregistro zibil elektroniko berria onartu du

Ministroen Kontseiluak Erregistro Zibilaren Lege Proiektua onartu du, eta Gorteei bidaliko die. Erregistro berrian, liburu fisikoen ordez, datu-base elektroniko komuna jarriko da.Erregistro berriaren alderdi esanguratsu bat da, udalak eskabideen jasotzaile eta igorle gisa aritzeaz gain, espedienteak izapidetzeaz eta ezkontza zibilak egiteaz ere arduratuko direla.

    Página 32 de 50