FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    Página 29 de 50    

Europako Mugikortasun Astea 2010 aurkeztu da

Hiri-mugikortasuneko aukera berriak eta, batez ere, hiri-eredu berriak behar dira, hiritarrek osasuna eta ongizatea irabaz dezaten eta ingurumena hobetu dadin; horiek izan ziren Elena Espinosa eta Trinidad Jiménez ministroek eta Vigoko alkate eta Klimaren Aldeko Hirien Espainiako Sareko lehendakari den Abel Caballerok 2010eko Europako Mugikortasun Astearen aurkezpenean ...

Real Sitio de San Ildefonso, Biodibertsitate Hiriburu kontserbazioren arloan egindako ekintzengatik

Real Sitio de San Ildefonsoko udalak sari nagusia jaso du LIFE+ “Europako Biodibertsitate Hiriburuak” Sarien lehen edizioan, bere ibilbideagatik eta kontserbazioaren arloko ekimen eta proiektuengatik. Udal horretaz gain, beste 15ek ere jaso dituzte sariak arlo horretako ekintzengatik. Saria emateko ekitaldia, Biodibertsitate Fundazioak antolatutakoa, FEMPeko egoitzan egin ...

FEMPek udalen zorra aurre egiteko duten benetako ahalmenari egokitzeko eskatu du

FEMPek zorpetze-portzentajea egokitzea nahi du, finantza-egoera onean dagoen eta maileguak amortizatzeko arazorik ez daukan toki-erakunde bakar bat ere Gobernuak iragarritako neurrietatik kanpo gera ez dadin. Federazioaren Batzorde Betearazleak proposatuko du gainera, 2010. urterako eta salbuespen gisa, zorra gastu arruntei aplikatu ahal izatea, gizarte- eta hezkuntza- ...

Udalerri txikiek autonomia-erkidegoei eskatu diete landa-eremuen garapen jasangarrirako dirua gordetzeko aurrekontuetan

Espainiako udalerri txikiek autonomia-erkidegoei 2011ko aurrekontuetan Landa Garapen Iraunkorreko Programa exekutatzeko dirua gordetzeko eskatu diete, estatuak erkidego bakoitzean horretarako inbertitzen duen bezain bestean. Horra hor Udalerri Txikien I Biltzarrak eman dituen ondorio nagusietako bat. Joan den asteburuan izan da, Toledon.

Toledoko adierazpena: lurralde-kohesioaren eta garapen iraunkorraren alde

Espainiako udal txikiek nahi dute baserri- eta landa-inguruari garapen-tratamendu berezia ematea, hiriko tratamenduetatik bereizita. Horrez gain, eskatzen dute, ikuspegi territoriala eta integrala erabilita, Administrazio guztiek lurralde horiei laguntzeko ahalegin berezia egin dezaten. Eskaera hori horrela jaso da Toledoko adierazpenean, eta hori irakurrita itxi da ...

    Página 29 de 50