FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    Página 26 de 50    

FEMPek ekonomiarako ekimenak bultzatzen ditu hirien bitartez, pertsonentzat eta pertsonekin enplegua sortzeko

Hiriek lagungarri izan behar dute enplegua sortzeko eta bertan bizi direnen beharrizanak ondo betetzeko, ez soilik merkatuko beharrizanak; gainera, giza garapen iraunkorraren alde egin behar dute, bat eginez Nazio Batuen Erakundeak irekitako ildoarekin, produktibitatean, ekitatean eta iraunkortasunean oinarrituarekin.Hori esan du FEMPeko idazkari nagusi Isaura Leal ...

Iberoameriketako alkateak hezkuntzaren alde

Pasa den urriaren 16an, Iberoameriketako alkate batzuek argi azpimarratu zuten Mar del Plata hirian benetan konprometituta daudela hezkuntzarekin, ikusirik ondasun publikoa eta eskubide soziala dela; eta beren estatuko, eskualdeko eta probintziako gobernuei eskatu zieten instituzioen arteko koordinazioa landu dezaten, hezkuntza arloko ministroek hezkuntzarako ezarritako ...

Udalak, pobreziaren aurka lanean

Pobreziaren aurkako eta lan duinaren aldeko aldarrikapen-ekintzak, horren aldeko manifestuen irakurketak eta, batez ere, horren aldeko konpromiso-erakusteak egin dituzte Espainiako udal asko eta askok urriaren 17an, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunean; lan duina izan da aurtengo ospakizunen ardatz.

Pedro Castrok akordio handi bat eskatu du indarkeria matxista prebenitzeko

Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioko lehendakariak, Pedro Castrok, administrazioen arteko “akordio handi bat” eskatu du gaur, indarkeria matxistaren prebentzio-kanpaina martxan jartzeko.

Zabalik da epea Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria bereizgarria lortzeko

Urriaren 31n amaitzen da Udalek “Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria” bereizgarria lortzeko eskabidea aurkezteko epea; ekimen horren bidez, aintzatespena eta prestigioa eman nahi zaie berrikuntza arloan ahalegin handia egiteagatik nabarmentzen diren eta, era horretan, produkzio-eredua aldatzen laguntzen dute udalei.

    Página 26 de 50