Rede Española de Cidades polo Clima
Klimaren aldeko Espainiako Hirien Sarearen
Klimaren aldeko Espainiako Hirien Sarearen , klimaren aldaketaren eta horren ondorioen aurka borrokatzera bideraturiko FEMP-aren Sekzioa da. Izan ere, arazo horrek herri guztien zaurgarritasuna handitzen du eta eragin zuzena du hiritarrengan.
2004ko azaroan FEMP-k eta Ingurumen Ministerioak elkarlanerako hitzarmen markoa sinatu zuten, Klimaren aldeko Hirien Sare Espainiarra eratu ahal izateko, Espainiako hirietan iraunkortasunaren aldeko politikak sustatzeko, batez ere negutegi efektuko gasen isurketen murrizketarekin erlazionaturikoak.
Akordioaren helburua erakundeen arteko elkarlana sustatzea da, kutsadura eta klimaren aldaketa prebenitzera bideraturiko ekimenak aurrera eraman ahal izateko, tokiko iraunkortasunera bideraturiko testuinguruan, eta, horrez gain, administrazioen arteko koordinazioan eta elkarlanean oinarrituriko Tokiko Agenda 21 izenekoak eta interes komuneko beste zenbait jarduera martxan jarri ahal izateko.
Klimaren aldeko Hirien Sarearen kasu zehatzean, hitzarmenak zenbait jarduketa ildo ezartzen ditu, eta horien artean honako hauek azpimarra daitezke:
• Nazio eta nazioarte mailako ekimenak biltzea.
• Euskarri teknikoa ematea udalerriei.
• Web gune bat sortzea, loturak ezarriz Ingurumen Ministerioaren eta FEMP-aren artean.
• Esperientziak trukatzeko foroa eratzea.
• Ingurumen kudeaketaren alorreko trebakuntza sustatzea.
• Udaletako arduradunei eta gizarteari zuzendutako sentsibilizazio ekintza bateratuak martxan jartzea, garapen iraunkorraren inguruan.
• Materialak argitaratzea eta hedatzea.
• Jarduketak koordinatzea, nazio zein nazioarte mailan.
Sarearen presidentea Abel Caballero jauna, Vigoko Alkatea, da.
Une honetan, 27.148.355 biztanle ordezkatzen dituzten 283 Toki Erakunde daude elkartean.