Hiri Osasungarrien Sare Espainiarra, hiritarren osasunaren eta ongizatearen sustapenera eta babesera bideraturiko Udalerrien eta Probintzien Federazio espainiarreko Sekzioa da, Osasunaren Mundu Erakundearen “Healthy Cities” egitasmoari dagozkion jarduketa printzipioekin bat etorriz.
1988an eratu zenetik, Hiri Osasungarrien Sare Espainiarraren jarduketak honako ildo hauek jarraitu ditu:
• Parte hartzen duten hirien arteko komunikazioa bermatzea, osasunaren sustapenaren eta babesaren alorrean.
• Erakundeen arteko harremanei eustea bermatzea.
• Parte hartzen duten hirien arteko elkarlana eta elkarrekiko ekintza sustatzea osasunaren sustapenaren eta babesaren alorrean.
• Parte hartzen duten hiriei eman beharreko laguntza ematea erkidegoan osasunaren sustapenaren eta babesaren eredu operatiboak garatzeko orduan.
• Osasunaren sustapenarekin eta babesarekin erlazionaturiko jarduketak ebaluatzeko aukera emango duten ebaluazio irizpideak eta adierazle bateratuak ezartzea.
• Osasunaren sustapenaren eta babesaren alorreko jarduketetan kalitate prozesuak sartzera bideraturiko aholkuak ezartzea.
• Gure herrialdeko eta beste herrialde batzuetako hiri osasungarrien proiektuekin harremanak izatea, eta baita nazio mailako sareekin eta Europako Sarearekin ere.
• Hiri Osasungarrien Sare Espainiarrari, Autonomia mailako Sareei eta Europako Sareari buruzko informazio garrantzitsua zabaltzea.
FEMP-ak, Hiri Osasungarrien Sare Espainiarraren bitartez, Elkarlanerako Akordioak ezartzen ditu urtero Osasun eta Kontsumo Ministerioarekin, Sarea indartzeko.
Hiri Osasungarrien Sare Espainiarraren presidentea Enric Llorca Ibáñez jauna, Sant Andreu de la Barcako (Bartzelona) alkatea, da.
Une honetan, 17.350.693 biztanle ordezkatzen dituzten 146 hiri daude elkartean