FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Brañoserak aldarrikatu du Europako eta munduko lehen udalerria dela


Brañoserak (Palentzia) gaur aldarrikatu du Europako –eta, beraz, munduko– lehen udalerria dela, “Foruaren 2010eko Aste Kulturala” delako ekitaldiaz Madrilen egin den aurkezpenean. Ekitaldi hori Madrileko Palentziaren Etxean egin da, eta FEMPeko ordezkaritza bat izan da bertan.


 
 
Udalerri aitzindari izate hori Luis Manuel Ruiz irakasleak aldeztu du. Ruiz irakaslea Erromanikoaren Lagunen Elkartearen fundatzailea eta Historiako aditua eta, eta baieztatu du 824. urtean Brañoserako biztanleei beren buruak administratzeko eman zitzaien hiri-gutuna dela kontinente zaharrean eta planetako gainerako herrietan egun udal-mailako administrazio-egitura denaren hasiera.
 
Ekitaldian egin zuen hitzaldian, Ruizek gogorarazi zuen Brañoserako hiri-gutunak “biztanleei askatasuna eta demokrazia eman ez ezik, antolakunde bat sortzeko ere eskatzen ziela”. Foru izenez ezagutzen zen antolakunde hori, eta “gaur egun udal bat denaren antz handia zuen horrek”.Palentziako udalerriko alkatea, Jesús Mediavilla, aukera hori ikertzera engaiatu da, bere udalerria Europako eta munduko historian aintzat hartua izan dadin.
 
Foruaren 2010eko Aste Kulturalaren aurkezpeneko ekitaldian parte hartu zuten, besteak beste, Isaura Lealek, FEMPko idazkari nagusiak, eta Madrilgo Latina Barrutiko zinegotzi lehendakariak, eta hark egin zituen ostalari lanak.
 
‘Foruaren 2010eko Aste Kulturala’k hurrengo ostiralean, urriak 8, jarraituko du, ‘Brañoserako Forua eta bere garaia’ gaiari buruzko historia-jardunaldi batekin. Horren asmoa da hiri-gutunaren testuinguru historikoan sakontzea eta Done Jakue Bidearen jatorriarekin duen bat-etortzea aztertzea.Santiago bidea izango da, hain zuzen ere, aurtengo Goratzarre Ekitaldiaren protagonista. Izan ere, ekitaldi hori urriaren 9an egingo da, eta aurten parte hartzera gonbidatuak izan diren udal guztiak Jone Jakue Bidean daude.