FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Real Sitio de San Ildefonso, Biodibertsitate Hiriburu kontserbazioren arloan egindako ekintzengatik


Real Sitio de San Ildefonsoko udalak sari nagusia jaso du LIFE+ “Europako Biodibertsitate Hiriburuak” Sarien lehen edizioan, bere ibilbideagatik eta kontserbazioaren arloko ekimen eta proiektuengatik. Udal horretaz gain, beste 15ek ere jaso dituzte sariak arlo horretako ekintzengatik. Saria emateko ekitaldia, Biodibertsitate Fundazioak antolatutakoa, FEMPeko egoitzan egin zen.


 
10.000 biztanletik beherako udalerria izatea, bere garapen-eredu propioa izatea, kokatuta dagoen inguruko historia- ingurumen- eta kultura-nortasunetan oinarritutakoa, eta animalia basatien espezieak eta landareen espezie emankorrak babesteko egindako ekintzak, horiek izan dira lehiaketa honetan Real Sitio de San Ildefonsoko kandidatura Biodibertsitate Hiriburu izendatzeko arrazoietako batzuk.Saria emateaz gain, udalerria “Biodibertsitatearen aldeko Hirien Gailurrean” parte hartzera gonbidatuko dute. Gailur hori Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmenaren 10. Alderdien Konferentziaren (COP10) barruan egingo da Nagoyan (Japonia), datorren urrian.
 
Beste 16 sari
 
Real Sitio de San Ildefonsoko udalak bi sari jaso zituen, zeren eta, “Hiriburu” gisa irabazitakoaz gain, C kategoriago (5.001 eta 30.000 biztanle arteko herriak) lehen saria jaso baitzuen.Izan ere, FEMPen egindako ekitaldian 12 sari banatu ziren, (3 sari, biztanleen arabera ezarritako lau kategorietako bakoitzeko, A, B, C eta D) eta lau aipamen berezi (bi proiektu-kategoria bakoitzeko).
Vitoria-Gasteizko, Somiedoko (Asturias) eta Querko (Guadalajara) udalek lehen saria jaso zuten beste hiru kategorietan.Bere aldetik, Bartzelonak eta Donostiak bigarren eta hirugarren sariak lortu zituzten, hurrenez hurren, 30.000 biztanletik gorako hirien kategorian.
Gijonek (Asturias) y Logroñok (Errioxa) aipamen bereziak lortu zituzten “Berdeguneetako proiektuak” izeneko atalean, eta Kordobak (Kordoba) eta Santanderrek (Kantabria) aipamen bana “Ingurumen-berdintasuna” bultzatzen duten proiektuengatik.
Beste udal batzuek ere sariak jaso zituzten. Hona hemen horien zerrenda: Puebla de Sanabria (Zamora), Mena Harana (Burgos), Tineo (Asturias), Astillero (Kantabria), Alberuela de Tubo (Huesca) y Sojuela (Errioxa).
Guztira 68 kandidatura aurkeztu ziren, eta biodibertsitatea behar bezala kontserbatzeko udalek garatzen dituzten neurrien eta proiektuen arabera ebaluatu ziren.Bereziki honako hauek hartu dira kontuan: berdeguneak; biodibertsitatea babesteko plangintza-tresnak; biodibertsitatea nekazaritzan, basogintzan eta ur kontinentaletan; biodibertsitatearen adierazleen jarraipena; eta azkenik, udalaren antolaketa eta udalak gizartea sentsibilizatzeko eta parte hartzera bultzatzeko egindako ekimenak.
Saria emateko ekitaldian honako hauek izan dira partaide: Josep Puxeu, Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioko Biodibertsitate Fundazioko presidentea; Ana Leiva, Fundazio horretako zuzendaria; María Antonia Pérez León, Guadalajarako Diputazioko presidentea (Tokiko Gobernuen eta Bioaniztasunaren 2010 Sareko presidente ere bada); Gonzalo Nieto, Madrilgo Errege Lorategi Botanikoaren zuzendaria; Luis Jiménez, Espainiako Iraunkortasun Behatokiko zuzendaria; María José Tegel, LIFE+ Programako estatuko arduraduna; eta Marta García, MARMeko Biodibertsitateko zuzendariorde orokorra; horiek guztiek diplomak banatu zizkieten Espainian saritutako 16 udalerriei.
 
LIFE+ Proiektua
 
“Europako Biodibertsitate Hiriburuak” LIFE+ Proiektuak, honelako lehiaketen bidez, Europan biodibertsitatea kontserbatzeko gaietan tokiko agintarien ekimenak bultzatu nahi ditu. Europako bost herrialdek hartu dute parte proiektuan (Espainiak, Alemaniak, Eslovakiak, Frantziak eta Hungariak). Espainian Biodibertsitate Fundazioak deitu du lehiaketa.Datorren urterako bigarren deialdia dago aurreikusita, eta gaia lurraren erabilera iraunkorra izango da.