FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Etengabeko prestakuntzara, GOBLOnet-etik ere bai


Orain aukera dago Etengabeko Prestakuntzako FEMP Planeko prestakuntza-ekintzetan izena emateko kudeaketara GOBLOnet-en bidez atzitzeko. FEMPek gaitu duen tresna horrek (GOBLOnet, Toki Gobernuak Sarean) 6.000 erabiltzailetik gora dauzka, eta ohiko gizarte-sare baten zerbitzuak areagotzen du. Etengabeko prestakuntzarako lantresna berri honek, GOBLOnet-Prestakuntza, aukera berriak zabaltzen ditu FEMPen lan-arlo horretarako.


 
 
 
Zehazki, aplikazio berriak, http://www.goblonet.es/formacion loturatik atzi daitekeenak, Etengabeko Prestakuntzako FEMP Planean sustatutako prestakuntza-ekintza batean edo batzuetan (ikastaroak, mintegiak, jardunaldiak) izena emateko prozesua errazago bihurtzen du interesdunentzat; baina, horretaz gain, aplikazio berriak aukera emango die ikasle/prestatzaile harremana errazteko eta sistemako erabiltzaileen artean ezagutzak partekatzeko lanabesak edukitzeko.
 
Prestakuntza-eskaintza guztia eskuratu ahal izateko, profil bat eduki behar da GOBLOnet-en, eta beste hainbat datu bete.Tresna berri horrekin lan egitea, erraza eta bizkorra da.Ataritik beretik, interesdunek honako hauen artean aukera dezakete: teknikarientzako, zuzendarientzako edo arduradun gorenentzako prestakuntza-hezkuntza, edota dauden ikastaro erabilgarri guztien artean bilatu.Planaren barruan aurretik egindako historiko bat eskuratzeko aukera ere eskaintzen da.
 
GOBLOnet-Prestakuntza abian jartzea, beraz, FEMPtik abian jarri den hobekuntza- eta modernizazio-prozesuari dagokio.