FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Espainiako zenbait tokiko gobernuk plataforma bat eratu dute Haiti leheneratzen laguntzeko


Gaur goizean bertan sortu da FEMPen “Haiti leheneratzen laguntzeko Espainiako tokiko gobernuen plataforma”, Garapenerako Elkarlanaren Batzordeak bultzatu eta Batzorde Exekutiboak onetsia, herrialde hura eta bere tokiko erakundean berriz ere eraikitzen laguntzeko lanen koordinazioan aritzeko helburuz.


Honako udaletxeek eta erakundeek osatu dute plataforma: Albuera, Bartzelona, Bilbo, Collado Villalba, Córdoba, Coslada, Elche, Getafe, Madril, Puertollano, San Sebastián de los Reyes, Tres Cantos eta Zaragozako udaletxeek; Cáceres eta Sevillako diputazioek; Castilla-La Mancha-ko udalerrien federazioak eta FAMSI funtsak, MUNICIPIA eta FELCODE programek; Agencia Española de Cooperación (AECID) eta Iberoamerikarekiko Elkarlanerako Idazkaritzak (SECI).
 
Tokiko Gobernuen Plataforma helburu argi bat betetzeko asmoz sortu da: tokiko elkarlan publikoko eragileek Haitin egiten duten esku-hartze lana koordinatzen laguntzeko tresna baliagarria izatea. Bai larrialdiko lehenengo fasean jada egin ziren esku-hartzeetan, bai herrialdea berriz eraikitzeko fasean egingo direnetan ere.
 
Orokorrean, tokiko elkarlan publikoaren barruan egindako lanak Haitiko tokiko gobernuak indartzeko egin izan dira: gobernabilitateko programak eta udal-zerbitzu publikoak normalizatzeko programak eratu dira orain artean.
 
Plataforma sortzeko bilkuran, han egon ziren tokiko gobernuetako ordezkariak, udalerrien lurraldeko federazioak eta udal-solidaritateko funtsak, jada Haitiko tokiko administrazioa lantzen ibilitakoak, bai eta SECI eta AECID elkarteko ordezkariak ere.Gaurko bileran, plataforman sartzeko moduko tokiko gobernuak identifikatzen jardun dira bildutakoak, udal-gobernantzako ekintza zehatzen eta zerbitzuen normalizazioaren mapa prestatu dute, eta premiak nahiz jarduteko ardatzak identifikatu dituzte.
 
Eratu berri den plataforma honek Emaileen Konferentziak pasa den martxoko New Yorkeko bileran adierazitako printzipio-arautzaileak ditu; besteak beste, aipatzekoa da benetan garrantzia ematen diola haitiarrak eta bertako tokiko gobernuak izateari beren hirietan egitekoak diren eraikuntza-proiektu guztiak beren esku izango dituztenak.