FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Egoera zailak, irtenbide berritzaileak: Malagak hartu ditu Modernizaziozko VI. Jardunaldiak


Administrazio publikoei planteatzen zaizkien etorkizuneko erronkak irtenbide berritzaileak aplikatuz, horixe da Modernizaziozko eta Kalitatezko IV. Jardunaldien abiapuntuko proposamena. Jardunaldi horiek gaur eta bihar egingo dira Malagan, bertako udalaren eta FEMPen gerizpean.


Krisi ekonomikoko abaguneak, zerbitzuak eskaintzeko moduak sinplifikatzera bideratutako araubide-aldaketakoak, edo herritarren parte-hartzean eskari berriak dituztenak, bai gobernamenduan bai tokiko inguruen iraunkortasunean, horiexek dira egokienak, irtenbide partekatuak hausnartzeko eta analizatzeko, Espainiako askotariko udalerrietara eta tokiko gobernuetara egokitutako irtenbideak bilatzeko; horixe egiaztatu zuten Modernizaziozko eta Kalitatezko IV. Jardunaldien irekiera-ekitaldian parte hartu zutenek. Ekitaldi hori gaur goizean egin da, eta partaide horien artean zeuden, besteak beste, Malagako alkatea, Francisco de la Torre, eta FEMPko idazkari nagusia, Isaura Leal.
 
Azken horren iritziz, gaur egun, “udalak erantzukizuneko eta eraginkortasuneko adibide bat ematen ari dira zerbitzu-eskaintzan”; azpimarratu zuenez, “garaiz gaude berritzeko eta behar besteko adimenez berritzeko, egoera zail hau gure administrazioak modernizatzeko eta sinplifikatzeko aukera bihurtzeko, eta administraziook eragingarriago bihurtzeko, herritarren zerbitzuan”. Modernizazio-prozesuak abian jartzeko abagune bereziki egokia da oraingo hau; izan ere, gainera, “tokiko funtzio publikoaren modernizazioa” bezalako arazo bat FEMP XXI. Mendea Plan Estrategikotik egin den azken aldiko inkesta batean detektatu diren lehentasun estrategikoetatik bigarrena da.
 
Malagako alkateak, Francisco de la Torrek, berriz, gogorarazi zuen urte hauetan guztietan kalitatearen arloan egin den lana, eta adierazi zuen jardunaldi hauen helburua dela aztertzea nola izan gaitezkeen udaletatik eragingarriagoak, hurbilagokoak, parte-hartzaileagoak eta proaktiboagoak, herritarren amets eta itxaropenei erantzuteko, jakinik, betiere, zeintzuk diren gure mugak eta noraino irits gaitezkeen.
 
Modernizaziozko eta Kalitatezko Jardunaldiak Malagan egiten dira, bi urterik behin, FEMPk eta bertako udalak antolatuta; aurtengoan, Kalitatearen Espainiako Elkartearen, Ebaluazioko eta Kalitateko Agentziaren eta hainbat enpresa babesleren laguntza eduki du. Seigarren edizio honetarako aukeratu den leloa hau izan da: “Egoera Zailak, Irtenbide Berritzaileak”. Bilatzen den helburua, berriz, honako hau da: laguntzea administrazio publikoek arrakastaz aurre egin ahal izan diezaieten oraingo eta etorkizuneko erronkei, kalitatearen esparrua birdefinituz, teknologia berriak aplikatuz eta modernizazioa bultzatuz.
 
Bilkurak, guztira, 300 partaidetatik gora dauzka, estatuko hiru administrazioetatik etorriak, bai eta modernizazioko, kalitateko eta kudeaketaren hobekuntzako lanekin lotutako administrazioko hainbat zuzendari, teknikari, politikari eta enplegatu ere.