FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Tokiko gobernuen eta 2020rako bioaniztasun-estrategiaren inguruko jardunaldiak


Tokiko Gobernuen eta Bioaniztasun Sarearen presidente María Antonia Pérezek tokiko gobernuen eta 2020rako bioaniztasun-estrategiaren inguruko jardunaldiak inauguratu ditu gaur FEMPen egoitzan; jardunaldiok udaletako ingurumen-teknikariei eta ordezkari politikoei daude zuzenduta.


 
 
  
Jardunaldiok, beste hainbaten artean, bioaniztasun-galeraren kontra egiteko konpromiso gehiago hartzeko baliatuko dituzte, baita natur baliabideak babesteko eta zaintzeko ere hemendik 2020ra bitartean eta Japoniako Nagoya hirian iaz egindako Nazio Batuen Alderdien Konferentzian lortutako nazioarteko hitzarmenak betetzeko.
 
FEMPeko eta Guadalajarako Diputazioko presidenteak erronka berriak hartzera gonbidatu zituen toki-ordezkariak, baita erronka berriak eta jarduera-ildo garbiak hartzera ere, Nagoyan berretsitako helburuak lortzeko bidean lan egiteko eta «toki-gobernuek finkatzen duten ikuspegi gertukotik eta eraginkorretik» aurrera egiteko.
 
María Antonia Pérezek udalerrien lehentasunezko hainbat jarduera zehaztu zituen, Ingurumen Ministerioaren txosten batean bildutako datuetatik abiatuta. Bertan, beste hainbaten artean, Espainian mehatxatuta dauden flora espezieen ia erdiak bizirauteko behar duten lekua murriztuta daukatela adierazten da. Halaber, txosten beraren arabera, lurralde-murrizketa horrek berak baso-espezie ohikoenen % 20ri eragiten dio, esaterako, arteari edota izeiari. Bere esanetan, gertakari hauei aurre egiteko konponbiderik onenak tokian-tokian hartzen dira.
 
Guadalajarako Diputazioko presidentearen aburuz, nazioarteko agertokia definitu ostean (Nagoyari erreferentzia eginez), herritarren ordua iritsi da. Hala, iraunkortasun-irizpideak aplikatuko dituzte udal-politika guztietan eta, zehazkiago, hiri garapenean eta antolamenduan. Horretarako, berak gidatzen duen sarearen adibidea ipini zuen. Bere esanetan, «eredu solidoa» da sare hori, bioaniztasuna errespetatzen erakusten delako, esperientziak eta jardunbide egokiak trukatuta.
 
Inaugurazio-ekitaldian izan ziren, halaber, Natur Inguruneko eta Baso Politikarako zuzendari nagusi José Jiménez eta FEMPeko idazkari nagusi Isaura Leal.
 
Bihar asteazkena, jardunaldiok amaitzeko, Bioaniztasuna Ugaritzeko Proiektuen III. Lehiaketako sariak banatuko dituzte. Sari-banaketan izango dira Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruetako ministro Rosa Aguilar, FEMPeko presidente Pedro Castro, eta Tokiko Gobernuen Bioaniztasun Sarearen presidente María Antonia Pérez.