FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Barne Ministerioak eta zazpi udalek akordio bat izenpetu dute udaltzaingoak polizia judizialaren zereginak bete ditzan.


Barne ministroak, Alfredo Pérez Rubalcabak, lankidetza-akordio zehatz batzuk sinatu ditu zazpi udalekin, udal horietako udaltzaingoek polizia judizialaren eginkizunak bete ditzaten eta Estatuko gainerako segurtasun eta indar eta kidegoekiko koordinazioa hobetzeko.


Akordioa Barne ministroak eta Getafeko (Madrid) alkate Pedro Castro jaunak, Ávilako alkate Miguel Ángel García Nieto jaunak, Fuenlabradako (Madrid) alkate Manuel Robles jaunak; Alcorcóneko (Madrid) alkate Enrique Cascallana jaunak, Leganéseko alkate (Madrid) Rafael Gómez Montoya jaunak, Méridako (Badajoz) alkate Ángel Calle jaunak eta Sillako (Valentzia) alkate Francesc Baixauli jaunak sinatu dute.
 
Zazpi udal horiek dira Barne ministroak eta Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioak (FEMP) 2007ko otsailean sinatutako hitzarmen-markoan jasota dagoen modalitate horrekin bat egin duten lehenak. Laster egingo dute bat Valladolidek, A Coruñak eta Madrilek.
 
Hitzarmenetan udal mugarte berean jarduten duten Estatuko segurtasun indar eta kidegoen eta udaltzaingoen artean koordinazio operatibo hobea eta partaidetza handiagoa ziurtatzeko behar diren mekanismoak ezarri dira. Zazpi udal horien artean 1.300 udaltzain dituzte, eta hemendik aurrera Polizia Nazionalarekin eta Guardia Zibilarekin koordinatuta lan egingo dute.
 
Gaur sinatutako hitzarmenetan jaso denez, udaltzainek polizia judizial gisa esku hartu ahal izango dute. Horrela, erantzun polizial hobea eskainiko da udalerri horietan gertutako arau-hauste penalen ikerketetan. Udaltzaingo horiek polizia judizialaren eginkizunetan parte hartzen dutenean, haien zeregina izango da bai salaketak hartzea bai arau-hauste penala dakarten ekintzak ikertzea.
 
Hain zuzen ere, falta edo astuntasun txikiagoko delitutzat jo daitezkeen kasuetan arituko dira; horien artean daude: falta penalak, etxeko eta genero-indarkeria, kondena urratzea, urruntze aginduak eta gidatzeko eskubidea kentzea, ebasketak, trafikoaren segurtasunaren aurkako delituak eta mehatxu eta hertsapenak.
 
Ekimen hori beste udal batzuetara zabaltzen denean eta erabat garatzen denean, 15.000 bat udaltzainek bete ahal izango dituzte polizia judizialaren eginkizunak dagozkien lurralde-eremuetan. Horrela, nabarmen areagotuko da udalek herritarren segurtasunaren arloan daukaten zeregina.
 
Polizia Datu-baseen Estatuko Sisteman sartzea
 
Horretarako, udaltzaingoak Polizia Datu-baseen Estatuko Sisteman sartuko dira. Sistema hori bultzatu eta zabaldu egin da azken urteotan. Besteak beste, honako datuetan sartu ahal izango dira: aurrekari polizialak, data-zehazte nazionalak, ibilgailuen erregistroak eta genero-indarkeria kasuen jarraipen osoa.
 
Segurtasunerako Estatuko Idazkaritzak eta FEMPk elkarrekin lan egin dute, hitzarmen horiek sinatu ondoren udaltzainek garatuko dituzten eginkizun berrietarako jasoko duten prestakuntza plana prestatzeko.
 
Gaikuntza profesionala aintzatestea
 
Sinaduraren ondoren, Getafeko alkate eta FEMPeko lehendakari Pedro Castrok, akordioa sinatu duten alkate guztien izenean adierazi zuenez, hitzarmen horien bidez aintzatetsi egin da udaltzaingoek beren lanean lortutako gaikuntza profesionala. Izan ere, herritarrengandik hurbil egonda, lan handia egiten dute hirietako delinkuentzia prebenitzeko, familia-harremanen kontrako delituak prebenitzeko, trafiko segurtasunaren kontrako delituak prebenitzeko, ebasketak eta hertsapenak prebenitzeko, edo etxeko eta genero-indarkeriaren aurka, gaur egun gizarteak daukan gaitz larri horren aurka, borrokatzeko.
 
FEMPko lehendakariak iragarri zuenez, udal gehiagok ere badaukate interesa hitzarmen horrekin bat egiteko, eta dei egin zien gainontzeko alkateei “nahierara” egindako hitzarmen horrekin bat egin dezaten, izan ere, baliabide garrantzitsuak eskaintzen ditu, besteak beste, udaltzaingoak Polizia Datu-baseen Estatuko Sisteman sartzea.
 
Pedro Castrok esandakoaren arabera, FEMPk arlo horietan Barne Ministerioarekin daukan lankidetza “estua eta emankorra” da eta lankidetza hori areagotu egingo da segurtasuneko toki batzordeen eraketa, osaera eta funtzionamendua arautzeko Araudia onartzean eta udaltzaingoen mankomunitateei buruzko Ministerioaren Agindua onartzean.

04/05/2010

> Ir a la videoteca_x

04/05/2010

> Ir a la videoteca_x