FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Tokiko erakundeek partaidetza handiagoa izango dute Estatuaren diru-sarreretan, 2011n, Estatuko Aurrekontu Orokorrek egiaztatu dutenez


Estatuko Aurrekontu Orokorren Proiektuaren arabera, tokiko erakundeek 14.443 milioi euro jasoko dituzte hurrengo urtean, Estatuaren diru-sarreretan izango duten partaidetza dela-eta; alegia, % 9 gehiago Estatuaren 2010eko diru-sarreren aldean. Diputatuen Kongresura igorritako testuan udalerri txikientzako funts berezia ere aurreikusi da, 45 milioikoa.


 
Estatuko 2011ko Aurrekontu Orokorren Lege-proiektuaren arabera, udalek, aldundiek, kabildoek eta uharteetako kontseiluek 13.235,98 milioi euro jasoko dituzte transferentzia arrunt gisan; zenbateko horri 1.500 milioi eurotik gora batu behar zaizkio, Estatuko zergen lagapenari dagozkionak.Hortaz, tokiko finantziazioa 14.760 milioi eurora iritsiko da, eta hortik 303 milioi kendu behar lirateke, toki-erakundeek zenbateko hori itzuli behar baitute, 2008ko ekitaldiko likidazio negatiboagatik egin beharreko lehen ordainketa dela-eta.
 
Estatuko 2011ko Aurrekontu Orokorren testuaren arabera, araubide orokorraren mende dauden udalei 3.913,26 euro emango zaizkie kontura.Lagapen-ereduari atxikitako udalei 5.015,22 milioi euro emango zaizkie.Probintziek eta erakunde baliokideek, berriz, 4.293 milioi euro jasoko dituzte kontuan.
 
Zorpetzea, baldintzatuta
 
Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege-proiektuaren azken xedapen batean jasotzen denez, 2010eko ekitaldian aurrezte garbi positiboa izan duten herri-administrazioek epe luzeko kredituak eskatu ahal izango dituzte, inbertsioak finantzatzeko, “baldin eta kapital bizia, guztira, ez bada diru-sarrera arrunten, likidatuen eta sortutakoen % 75 baino handiagoa”.
 
Udalerri txikientzako funtsa

Gobernuak, hurrengo urterako Estatuko Aurrekontu Orokorretan, eutsi egin dio 20.000 biztanletik beherako udalerriak finantzatzeko funts bereziari. Lurralde Politikarako Ministerioaren ardurapean egongo da, eta 45 milioi euro izango ditu; alegia, 5 milioi euro gutxiago, udalerriek aurten jasotako 50 milioi euroren aldean.
  
Obra eta zerbitzuetarako plan probintzialak
 
Halaber, aurrekontu hauetan ere bada partida bat probintzia-diputazio, kabildo, uharteetako kontseilu, probintzia bakarreko autonomia-erkidego eta Ceuta eta Melillako udalentzat, tokiko erakundeen inbertsioak finantza ditzaten, Estatuaren Tokiko Lankidetza Ekonomikoaren Programaren kontura.Partida horren zenbatekoa 83.642 eurokoa izango da hurrengo urtean.

Garraio publikorako laguntzak

Hiriko garraio publiko kolektiboa diruz laguntzeko 70,79 milioi euro esleitu dira 50.000 biztanletik gorako udalerrientzat. Hortik kanpo geratzen dira Madrileko Garraioen Eskualde mailako Kontsortzioaren eta Bartzelonako Garraio Metropolitanoaren Agintaritzaren lurralde-esparrukoak eta Kanarietako Uhartekoak.Halaber, laguntzak jaso ahal izango dituzte 20.000 biztanletik gorako udalerriek, 36.000 hirigintza-unitatetik gora dituztenek, bai eta probintzia-hiriburuek eta garraio kolektiborako barne sistema publikoa duten udalerriek ere.
 
Bestelako laguntzak eta konpentsazioak
 
Atal honen barruan, 67,78 milioi euro aurreikusi dira 2011ko Aurrekontuetan, Estatuak tokiko tributuetan emandako zerga-onurak konpentsatzeko, bai eta Ceuta eta Melilla hirientzat 8 milioi euroko transferentzia multzoa ere, gatzgabetzeko planten funtzionamendu-gastuak konpentsatzeko, eta, horrez gain, ura hobeto kudeatzeko beste hainbat jarduera.
 
Bestalde, 99,13 milioiko partida bat sortu da hainbat udalerrirentzat, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan barkatu zaizkien kuotengatik, AEBrekin sinatu eta indarrean dagoen Defentsarako Lankidetza Hitzarmenean jasotako zerga-onurak direla-eta; horrez gain, Ekoizpen, Zerbitzu eta Inportazioen gaineko Zerga biltzeko bermea sortu da Ceuta eta Melillarentzat, Zerga-, Administrazio- eta Lan-arloko neurrien abenduaren 30eko 53/2002 Legean ezarri bezala.
 
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga.
Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuaren azken xedapen batean jasotzen denez, udalek aukera izango dute aurrerantzean ere, 2012ko abenduaren 31ra arte, Katastroaren Zuzendaritza Nagusiaren esku uzteko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren likidazio-oinarriaren zehaztapena.Neurri hori Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioak eskatu zuen berriki.
 

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)

30/09/2010

> Ir a la videoteca_x