FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Zientziaren eta Berrikuntzaren Hirien Sarea bultzatzeko akordioa


Gobernuak akordio bat onartu du Ministro Kontseiluan, toki-administrazioak zientziaren eta berrikuntzaren arloan egiten diren jarduerak aintzatesteko eta bultzatzeko, zehazki Zientziaren eta Berrikuntzaren Hirien Sarearen esparruan. Sare horrek xedetzat du udalen arteko lankidetza bultzatzea, produkzio-ereduaren aldaketari laguntzeko, ezagutzan eta berrikuntza oinarritutako eta ekonomikoki eta sozialki iraunkorra izango den eredu bateranzko aldaketari laguntzeko, alegia.


 
Zientziaren eta Berrikuntzaren Hirien Sarea Zientzia eta Berrikuntza Ministerioren deialdiaren arabera “Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria” bereizgarria lortu duten udal guztiek osatuta egongo da. Deialdi hori urriaren 1ean ireki zen.
Zientzia eta Berrikuntza, eta Lurralde Politika ministerioek sare horren garapena bultzatuko dute, eta bidezko onurak ezarriko dituzte I+G+bko eta toki-garapeneko politiken esparruan. Eta, besteak beste, honako hauek erantsiko dituzte: hirien Estatu barruko eta nazioarteko sustapena, Espainiako kultura zientifikoaren eta berritzailearen eredu eta erreferente moduan; lehentasunezko aintzatespena titulartasun edo partaidetza estataleko instalazio zientifiko eta teknologikoak kokatzeko, eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren I+G+bri buruzko informazioguneen sarea (PIDI sarea) kokatzeko.
Era berean, hiri horiek lehentasunezko toki moduan hobetsiko dira ministro-departamentuek autonomia-erkidegoekin eta I+G+bko sistemako beste eragile batzuekin egiten dituzten bilerak antolatzeko, eta kongresuak eta mintegiak egiteko.
Berrikuntzaren arloan, Toki Enplegu eta Iraunkortasunerako Funts Estatalen bidez, udalek egin dituzten inbertsioak 916 milioi eurora iritsi ziren, eta, guztira 7.650 proiektutan banatu dira. Funts hori Lurralde Politika Ministerioak kudeatzen du.
Ministro Kontseiluaren erabaki hori Berrikuntzako Estrategia Estatalaren helburuen baitan dago. Estrategia horren helburua da garapen teknologikoa eta berrikuntza sustatzea, Espainian produkzio-eredua aldatzeko funtsezko ardatz gisa.

18/10/2010

>Ir a la audioteca_eu