FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Onartu da Herri Administrazioetako Enplegu Prestakuntzarako Akordioa, epe-mugarik gabe


Herri Administrazioetako Negoziazio Mahai Orokorrak gaur berretsi du, martxoak 23 dituen honetan, Herri Administrazioetako Enplegu Prestakuntzarako Akordioa. Bertan geratu da idatzita estatuko, autonomia-erkidegoetako eta udaletako langile publikoen prestakuntza nolakoa izango den hemendik aurrera. Etengabeko Prestakuntzarako Batzorde Nagusiko kideek atzo bertan izenpetu zuten, eta, azken batean, IV. AFCAPen jartzen duena epe-mugarik gabe luzatzea da egiten duena.


Herri Administrazioetako Etengabeko Prestakuntzarako IV. Akordioa (AFCAP), hasiera batean, 2006-2009 bitarterako sinatu zen, bada, 2010.ean zehar ere hark aginduko du etengabeko prestakuntzaren gorabeheretan. 2011.etik aurrera, beste izen bat izango du, "Herri Administrazioetako Enplegurako Prestakuntza Akordioa" alegia, baina, edonola ere, haren arabera taxutuko dira langile publikoen etorkizuneko prestakuntza-programak. Aipagarriena da aurrerantzean ez duela epe-mugarik izango, eta, gainera, baduela halako jarraipen-kutsu bat, administrazioek ordezkaritza-indar berberarekin eta erabakimen berberarekin hartutako akordioaren halako jarraipen bat, alegia.
 
Orain arteko akordioetako ahaleginak eta lorpenak testu honetan daude, baina ez hori bakarrik, beste hainbat gauza ere bildu du, aberatsagoa da, beste ikuspuntu bat dauka. Esate baterako, hemendik aurrera, hainbat administrazio arteko planek oso zeregin garrantzitsua izango dute, edo, beste adibide bat jartzearren, informazioa trukatzeko eta elkarrekiko prestakuntza-planak eta -ekintzak koordinatzeko eta sustatzeko hainbat baliabide eder jartzen du mahai gainean.
 
Akordioak 23 artikulu ditu. Artikulu horietan zehar ikusiko ditugu zehazturik esparru berri honen xehetasun guztiak: enplegu-prestakuntza bera zer den, prestakuntzarako plan-motak, sustatzaileak, negoziaketa edo edukiak, eta prestakuntzaren beraren antolakuntza-egitura.