FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    1 | 2    

Etxebizitza Ministerioak hirigintza iraunkorraren lehen barometroa aurkeztu dio FEMPi

Etxebizitzako ministroa den Beatriz Corredor andreak Espainiako Hirigintza Plangintza Iraunkorraren Liburu Zuria aurkeztu dio FEMPeko lehendakaria den Pedro Castro jaunari. Dokumentu horrek “ez du aurrekaririk” eta gure herrialdeko hirigintza iraunkorrari buruzko lehen barometrotzat har daiteke.

Gobernuak hurrengo hiru urteetarako aurrekontu egonkortasunerako helburuak aurkeztu ditu

Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasuneko ministroak “Espainiako ekonomiaren posizio ziklikoari buruzko txostena” aurkeztu du Ministroen Kontseiluan. Autonomia erkidegoetara ere bidali da. Toki erakundeentzako aurreikuspenen arabera, 2010ean % 0,6ko defizita izango da, 2011n % 0,8koa, 2012an % 0,3koa eta 2013an % 0,2koa.

FEMPek tokiko erakundeetako goi-kargudunen eta hautetsien soldatak murrizteko irizpideak ebatzi ditu

FEMPeko Batzorde Eragileak ebatzi du, talde politiko guztiak ados egonik, udal, diputazio, kontseilu eta irla-kabildo guztiei gomendatzea hautetsien eta goi-kargudunen soldatak murriztu ditzaten, Espainiako Gobernuak Estatuko Administrazio Orokorrarentzat ezarritako irizpide eta eskala berberak aplikatuta. Orobat, Pedro Castro FEMPeko presidenteak iragarri duenez, ...

Lurralde Politikako Ministerioak 50 milioi euro esleituko dizkie 20.000 biztanletik behera dituzten 2.470 udalerriri

Lurralde Politikako Ministerioak iragarri duenaren arabera, 50 milioi euro esleituko dizkie 2.470 udalerriri. Zenbateko hori 2010eko Estatuko Aurrekontu Orokorren barruan, 20.000 biztanletik beherako udalerrien alde sartu den Finantzazio Funts Bereziari dagokio. Ministerioak aurten aurreratu egingo du funts horren ordainketa-agindua, Udalei egungo egoera ekonomikoari ...

    1 | 2