1
|
2
Josep Roig da Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen idazkari orokor berria
Josep Roig espainiarra hautatu dute Munduko Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen erakundeko idazkari orokor gisa, 40 hautagairekin nazioarteko aukeraketa prozesuan lehian izan ondoren. Rabaten egin zen aukeraketa iragan ekainaren 23an, erakundearen beraren 12. Biltzar Exekutiboaren barnean.
Injuvek eta FEMPek 300.000 euro bideratuko dituzte tokiko gazte-politiketarako
Osasungintza, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioko Gazteen Erakundeko (Injuve) zuzendari nagusiak, Gabriel Alconchelek, eta FEMPeko idazkari nagusiak, Isaura Lealek, lankidetza-hitzarmena sinatu dute tokian-tokian gazteei bideratutako ekintzetarako.
Hamazortzi udal eta bi diputazio saritu dituzte bioaniztasuna zaintzeko proiektuengatik
Espainiako hamazortzi udalek eta bi probintziatako diputazioek saria jaso dute FEMPen egoitzan, beren inguruan bioaniztasuna zaintzeko eta ugaritzeko egindako lanarengatik. Horien artean lehenak, sarien zenbatekoari dagokionez, Matarók, Zaragozak, Campo de Casok (Asturias) eta Santanderrek eskuratu dituzte.
Etorkinak hartzeko eta gizarteratzeko funtsa banatzea onartu dute
Ministro Kontseiluak etorkinak hartzeko eta gizarteratzeko laguntza-funtsaren helburuak onartu ditu, eta 66,6 milioi euroko aurrekontu-kreditua banatuko du xede horretarako. Gobernuak nabarmendu du hezkuntzaren errefortzua eta udalerrien rola ezinbestekoa dela funts hau aplikatzeko.
FEMPek eta Zezenaren Mahaiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, udalei beren eskumenekoak diren zezen-kontuak kudeatzen laguntzeko. Akordioan jasotakoaren arabera, FEMPek solaskide eta aholkulari baliodun jotzen du Zezenaren Mahaia udalek zezenketaren sektorearekin duten harremanak sortutako zalantzak eta arazoak konpontzeko, betiere, gure herrialdean zezenketak sustatu ...
1
|
2