FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    Página 33 de 50    

Udalak gero eta gardenagoak dira, 2010 eko UGIak adierazi duenez

Espainiako udalek asko egin dute hobera garden izateari dagokionez. Halaxe adierazi du Transparencia Internacional España elkarteak 2010. urtean argitaratutako txostenean. Bilbo, Gijon, Ponferrada, Puerto de Santamaría, Sabadell eta Sant Cugat del Vallés udalerrietako kontsistorioek lortu dute puntu gehien, eta beste 15 kontsistoriok ere bikain nota eskuratu dute Denak ...

Irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko Maria Moliner Sarietarako deialdia jada eginda

Hurrengo abuztuaren 6an itxiko da epea 50.000 biztanletik behera dauzkaten udalerriek irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko proiektuak aurkezteko, María Moliner Sarirako. Saria Kultura Ministerioak, FEMP-ek, eta Coca Cola Juan Manuel Sáinz de Vicuña Fundazioak antolatzen dute.

Espainiako zenbait tokiko gobernuk plataforma bat eratu dute Haiti leheneratzen laguntzeko

Gaur goizean bertan sortu da FEMPen “Haiti leheneratzen laguntzeko Espainiako tokiko gobernuen plataforma”, Garapenerako Elkarlanaren Batzordeak bultzatu eta Batzorde Exekutiboak onetsia, herrialde hura eta bere tokiko erakundean berriz ere eraikitzen laguntzeko lanen koordinazioan aritzeko helburuz.

Eraikin publikoetako energia-efizientzia hobetzeko plana

Ministroen Kontseiluak onespena eman dio 2000ESE planari, zeinaren bitartez zerbitzu energetikoak kontratatzeari indarra emango zaion, Espainiako zentro publikoak energiaren aldetik eraikin efiziente bihurtzeko Avanza 2 eta Gizarte Ekonomiaren Lege-proiektua ere onetsi zituen kontseiluak.

Babes zibila indartu nahi tokiko esparruan

FEMPko idazkari nagusi Isaura Leal andreak eta Babes Zibileko eta Larrialdietako Espezialista Profesionalen Espainiako Elkarteko (ANEPPCE) presidenteak, Blas Castrillo jaunak, elkarlanerako esparru-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean bertan, FEMPren egoitzan, tokiko administrazioan babes zibilari indarri emateko.

    Página 33 de 50