FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    Página 28 de 50    

Tokiko erakundeek partaidetza handiagoa izango dute Estatuaren diru-sarreretan, 2011n, Estatuko Aurrekontu Orokorrek egiaztatu dutenez

Estatuko Aurrekontu Orokorren Proiektuaren arabera, tokiko erakundeek 14.443 milioi euro jasoko dituzte hurrengo urtean, Estatuaren diru-sarreretan izango duten partaidetza dela-eta; alegia, % 9 gehiago Estatuaren 2010eko diru-sarreren aldean. Diputatuen Kongresura igorritako testuan udalerri txikientzako funts berezia ere aurreikusi da, 45 milioikoa.

Segurtasun Indar eta Kidegoek saria jaso dute Etxeko indarkeriaren eta Genero-indarkeriaren Behatokiaren eskutik

Etxeko indarkeriaren eta Genero-indarkeriaren Behatokiak (Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren baitan dagoenak) saria eman die Espainiako Segurtasun-indar eta kidego guztiei (Guardia Zibila, Polizia Nazionala, Ertzaintza, Mossos d’Esquadra, Nafarroako Foru Polizia eta tokian tokiko poliziak), genero-indarkeriari erantzuteko egiten ari diren lana dela-eta.

Estatuko 2011ko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektua, onartua.

Ministroen Kontseiluak onartu du, gaur, Estatuko 2011ko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektua Gorte Nagusiei bidaltzea. Proiektu horretan, beste neurri batzuen artean, hurrengo hiru urteetan defizit publikoa geldiarazteko helburua berresten da, 2013an, Barne Produktu Gordinaren % 3koa izan dadin.

“Autorik gabeko eguna” Espainiako hirietan

Gaur, “Autorik gabeko Eguna” ospatuz amaituko dira “zentzuz mugitzeko eta hobeto bizitzeko” zenbait ekimen, Espainiako zenbait hirik Mugikortasunaren Europako Astearen baitan bultzatuak. Hala, gaurko egunean, Europako tokiko gobernuek gonbit egiten diete hiritarrei, auto pribatua erabili beharrean, mugikortasun iraunkorreko sistemak baliatu ditzaten.

Gurasotasun positiboaren aldeko tokiko politikak

Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioaren (FEMP) eta Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioaren nahia da udalek familiei laguntzeko politikak aplikatu ditzatela, gurasotasun positiboaren printzipioan oinarrituta. Hala, lan hori errazte aldera, agiri bat egin dute, zeinean gogoeta egiten den gurasoek gaurko gizartean dituzten erantzukizunez; halaber, hartu ...

    Página 28 de 50