FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    Página 41 de 50    

FEMPek tokiko erakundeetako goi-kargudunen eta hautetsien soldatak murrizteko irizpideak ebatzi ditu

FEMPeko Batzorde Eragileak ebatzi du, talde politiko guztiak ados egonik, udal, diputazio, kontseilu eta irla-kabildo guztiei gomendatzea hautetsien eta goi-kargudunen soldatak murriztu ditzaten, Espainiako Gobernuak Estatuko Administrazio Orokorrarentzat ezarritako irizpide eta eskala berberak aplikatuta. Orobat, Pedro Castro FEMPeko presidenteak iragarri duenez, ...

Defizita murrizteko neurriak jasotzen dituen Errege Dekretua argitaratu da

Gaurko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da maiatzaren 20ko 8/2010 Errege Lege Dekretua, defizit publikoa murrizteko ezohiko neurriak hartzekoa. Testu horretan, bada, Gobernuak 2010 eta 2011 urteetan hasiera batean aurreikusitako defizita murrizteko prozesua bizkortzeko duen konpromisoa bete ahal izateko egin dituen proposamenak jaso dira.

FEMPek Batzorde Eragilean aztertuko ditu defizit publikoa murrizteari buruzko Errege Dekretuan jasotako neurriak

FEMPeko Batzorde Eragileak defizit publikoa murrizteko ezohiko neurriak hartzeko Errege Dekretuaren edukia aztertuko du bihar, maiatzak 25, Madrilen, Federazioaren egoitzan, egingo duen bileran.

Castro Chavesekin bildu da, defizita murrizteko Dekretua nola garatu aztertzeko

FEMPeko lehendakari Pedro Castro Espainiako Gobernuko hirugarren lehendakariorde eta Lurralde Politikako ministro Manuel Chavesekin bildu da gaur arratsaldean, gaurko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu den defizita murrizteari buruzko Errege Dekretua nola garatu aztertze aldera.

FEMP, EBren eta Latinoamerikaren eta Karibearen arteko VI. Gailurrean

Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioak (FEMP) begirale gisa parte hartu du EBko eta Latinoamerika eta Karibeko Estatu eta Gobernu Buruen VI. Gailurrean, zeina Madrilen egin baita, Espainia EBko Lehendakaritzan dagoelako antolatutako ekitaldien barruan. Atlantikoko alde bietako agintariak biltzen dituen gertakari honetan, FEMPk bi ordezkari izan ditu, Ramón ...

    Página 41 de 50