FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    Página 20 de 50    

Aukera eta enplegu berdintasuneko planak administrazio publikoetan

Langile publikoek, arduradun politikoek eta administrazio publikoetako zuzendariek Administrazio Publikoetako Berdintasun Politikei eta Aukera eta Enplegu Berdintasuneko Barne Planei buruzko jardunaldietan parte hartu dute. Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioak eta Berdintasunerako Estatuko Idazkaritzak antolatu dituzte jardunaldiak.

Palmako alkate Aina Calvo CMREko presidentekide hautatu dute

Palma Mallorcako alkate Aina Calvo Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluko (CMRE) presidentekide hautatu dute erakunde horren Batzorde Zuzendariak pasa den hilaren 7an Luxenburgon egin zuen bileran. Bilera horretan bertan hautatu zuten, bestalde, presidente berria, Stuttgarteko alkate Wolfgang Shuster hain zuzen ere.

Boluntarioen Eguna ospatzeko deia egin die FEMPek tokiko gobernuei

Datorren igandean, abenduak 5, Boluntarioen Nazioarteko Eguna ospatzeko gonbita luzatu die Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioak (FEMP) tokiko gobernuei. Zuzendaritza Batzordeak azken bileran onartutako testuaren arabera, solidaritatea aldarrikatzea eta boluntarioen lana babestea ditu xede egun horrek.

Tokiko gobernu onaren oinarriak: konfiantza, gardentasuna eta kalitatea

Alkateek, herritarren konfiantza irabazi nahi badute, nahitaezkoa dute auzotarrei entzutea, jarduera politikoari eta kudeaketa publikoari buruzko azalpen ugari ematea, eta sare sozialen bidez komunikaziorako teknologia berriei ahalik eta etekinik handiena ateratzea. Horixe adierazi dute Iruñeko alkate Yolanda Barcinak eta Sabadelleko alkate Manuel Bustosek FEMPek ...

FEMPek ekonomia eta enplegua suspertzeko Estatuko akordio handi bat egiteko eskaera egin du

FEMPeko Batzorde Exekutiboak ebazpen bat onartu du gaur bertan, aho batez, ekonomia eta enplegua suspertzeko Estatuko akordio nazionala egin dadin eskatzeko. Ebazpen horren arabera, akordio horretan administrazio publiko guztiek, alderdi politikoek, gizarteko eragileek (enpresaburuek zein sindikatuak) eta finantza erakundeek hartu beharko lukete parte

    Página 20 de 50