FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    Página 31 de 50    

Gobernuak Elikagaien Segurtasunari buruzko Legea aurkeztu du

Gobernuak argi berdea eman dio Elikagaien Segurtasunaren Lege Proiektuari. Lege horretan, hain zuzen, esparru berria ezarri da, batetik, edozer gertatuta ere elikagaien segurtasuna bermatuko duten ekintzak koordinatzeko, eta, bestetik, herritarren osasuna babestu eta kontsumitzaile gisa dituzten eskubideak indartzeko. Halaber, Herri Administrazioen arteko lankidetza ...

Segurtasuneko Tokiko Batzarren Erregelamendua onartu da

Ministroen Kontseiluak Segurtasuneko Tokiko Batzarrak arautzen dituen erregelamendua onartu du. Organo horiek Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen Lege Organikoan jasota daude eta euren zeregina da udalerri berean jarduten duten segurtasun indar eta kidegoen (estatukoak, tokikoak eta autonomikoak) lankidetzarako moduak eta prozedurak ezartzea.

FEMPek bat egin du Afganistanen hildakoen alde deitutako dolu ofizialarekin

Gobernuak dolu ofiziala deitu zuen Afganistanen, atentatu terrorista batean, hildako Jose Maria Galera Cordoba eta Leoncio Bravo Picallo guardia zibilen eta haien itzultzaile Ataola Taefik Alili-ren alde. FEMPek dolu ofizialarekin bat egitera gonbidatu zituen Espainiako toki-gobernuak.

FEMPen doluminak Afganistanen hildako Espainiako guardia zibilengatik

FEMPeko presidente Pedro Castrok Barne ministro Alfredo Rubalcabari adierazi dio Espainiako toki-gobernuak atsekabetuta daudela Afganistango Badghis probintzian bi guardia zibil eta haien interpretea (Espainiako nazionalitate zuen) hil dituztelako. Tiroz hil ditu gaur prestakuntza-aldian zegoen Afganistango polizia batek.

Palmako Udalak espazio publikoen gizabidezko erabilera arautzen duen ordenantzaren aurreproiektua onartu du

Palmako Udalbatzak (Mallorca) aho batez onartu zuen, abuztuaren 2an, espazio publikoen gizabidezko erabilera arautzen duen ordenantzaren aurreproiektua. Ordenantza horren helburuen artean dago, besteak beste, alkohola edateko elkartzen diren gazteek bizikidetzan sortzen dituzten arazoak konpontzea.

    Página 31 de 50