FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    Página 12 de 50    

Deszentralizazioaren eta toki-demokraziaren inguruko bigarren munduko txostenaren aurkezpena

Deszentralizazio-prozesuak kinka larrian daude hainbat herrialdetan, krisi ekonomikoaren ondorioz. Joera horri buelta emateko, tokian tokiko agintariek diote beraiek direla egungo koiuntura gainditzeko funtsezko eragileak.Auzi hau eta toki-gobernuen finantzaketa-arazoak jorratzen ditu GOLD munduko bigarren txostenak; FEMPen aurkeztu dute, Manuel Chaves Gobernuko ...

Etorkinak hartzeko eta gizarteratzeko funtsa banatzea onartu dute

Ministro Kontseiluak etorkinak hartzeko eta gizarteratzeko laguntza-funtsaren helburuak onartu ditu, eta 66,6 milioi euroko aurrekontu-kreditua banatuko du xede horretarako. Gobernuak nabarmendu du hezkuntzaren errefortzua eta udalerrien rola ezinbestekoa dela funts hau aplikatzeko.

Berdintasuna eraikuntzan, XXI. mendeko toki-ereduan

XXI. mendeko udalerriak ezin ditugu ulertu berdintasun-ikuspegia kontuan izan gabe. Halaxe nabarmendu zuen Albaceteko alkate Carmen Oliverrek, hiri horretan egin zen MUNICIPIA topaldian. «Emakumearen lidergoa tokian-tokian. Gobernua eraikitzen, berdintasuna eta garapena sustatzen» leloarekin antolatutako jardunaldietan, generoa eta garapenerako lankidetza jorratu zituzten. ...

Klimaren Aldeko Espainiako Hirien Sareak auto elektrikoa sustatuko du

Vigoko alkate eta FEMPen Klimaren Aldeko Espainiako Hirien Sareko presidenteak, Abel Caballerok, adierazi zuen auto elektrikoa sustatzeko neurriak bultzatuko dituela sareak, eta, horrez gain, Klimaren Espainiako Saria sortuko duela eta biomasarekin lotutako ekimenak sustatuko dituela, baita eraikinetako energia metatzeko eta banatzeko sistemak ere. Hala hitzartu dute ...

FEMPek genero-berdintasunarekin konpromisoa eskatu die udalei

FEMPek martxoaren 8arekin, Emakumearen Nazioarteko Egunarekin, bat egiteko deia egin die toki-gobernuei, tokian tokiko politiketan genero-berdintasunarekin konpromisoa erakutsiko duten adierazpenak onartuta eta sentsibilizazio-ekintzak aurrera eramanda.

    Página 12 de 50