FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    Página 30 de 50    

Estatuko Aurrekontu Orokorretan eutsi egingo zaie plan probintzialetarako eta udalerri txikietarako funtsen zenbatekoei

Estatuko Aurrekontu Orokorretan, 2011koetan, eutsi egingo zaie obra eta zerbitzuen plan probintzialen zenbatekoari eta 20.000 biztanletik beherako udalerrietarako laguntza-funts bereziaren zenbatekoari, 2010eko aurrekontuan jaso ziren zenbatekoen antzekoak izango baitira. Gaspar Zarrías jaunak, Lurralde Lankidetzarako estatu-idazkariak, jakinarazi du hori FEMPek ...

Elena Espinosa andreak landa-inguruneetako politika azaldu du

Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministroak, Elena Espinosak nabarmendu du, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak (FEMP) antolatu eta gaur goizean Toledon ospatu den Udal Txikien lehenengo Kongresuan, Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioak baserri-politikarako dituen helburuen artean dagoela herritarren egoera sozio-ekonomikoa ...

Hiru udalerri saritu dituzte landa-ingurunearen garapen iraunkorreko ekimenengatik

Aldea de San Nicolás (Kanaria Handia), Coca (Segovia) eta Somiedo (Asturias) udalerriek Landa Ingurunearen Garapen Iraunkorrerako Praktika Onen I. Saria jaso dute. Sariak Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko ministro Elena Espinosak banatu ditu, FEMPek Toledon antolatu duen udalerri txikien kongresuaren lehenengo egunean.

Finantza-egoera onenean dauden udalek zorpetzeko aukera izango dute 2011n

Zorpetze-maila egokia duten udalek epe luzerako kredituak eskatu ahal izango dituzte, Ekonomia eta Ogasun Ministerioak FEMPi adierazi dionaren arabera.Era berean, berretsi du Estatuko Sarreretako Partaidetzako konturako ordainketak % 9 igoko direla, eta 13.246,16 milioi eurotik 14.443,46 milioi eurora pasatuko direla.

Tokiko gobernuen babesa 2010eko Lankidetzaren Asteari

Tokiko gobernuak parte hartzen ari dira 2010eko Lankidetzaren Astean. Gaur hasi da ekitaldi hori, honako lelo honekin: “Ez dago helburu garrantzitsuagorik”. Hilaren 11 arte iraungo du ekitaldiak, eta egun nagusia irailaren 8a izango da, Lankide Boluntarioaren eguna, egun horretan mundu zabalean Milurtekoaren Garapenaren Helburuak (MGH) lortzeko lanean dabiltzan milaka ...

    Página 30 de 50