Rede de Gobernos Locais Biodiversidade 2010
Toki Gobernuen + Bioaniztasuna 2010 Sarea
Toki Gobernuen + Bioaniztasuna 2010 Sarea, bioaniztasunaren kontserbaziora eta erabilera iraunkorrera eta natur ondarearen kontserbaziora bideraturiko FEMP-aren Sekzioa da.
2007ko martxoan sortu zenetik FEMP-aren eta Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurune Ministerioaren artean sinaturiko Elkarlanerako Hitzarmenaren bitartez indartzen den sare hau, natur baliabideen kontserbaziora eta erabilera iraunkorrera, natur ondarearen kontserbaziora eta landa guneen garapena iraunkortasun irizpideekin sustatzera bideraturiko tokiko politiken sustapenera dago bideraturik.
Sarean dauden Toki Erakundeek honako helburu hauekiko konpromisoa erakutsi beharko dute:
• Udalerriaren garapen iraunkorrean oinarriturik, udalerrian dauden lurralde naturalen funtzionaltasuna eta dinamika ekologikoa bermatuko duten udal lurraldearen antolamendurako estrategiak, planak, programak eta egitasmoak sustatzea, ahal denean, iraganean kalteturiko edo deuseztaturiko sistemen berreskuratzea bultzatuz.
• Hiriguneetako bioaniztasuna kontserbatzera eta hedatzera bideraturiko estrategiak, programak eta egitasmoak sustatzea.
• Hiritarrak heztea eta ingurumen egokia eta aniztasun biologiko maila handikoa izatearen garrantziaz kontzientziatzea, gizakien osasunerako eta gure natur ondarearen zainketarako ezinbesteko diren elementu gisa.
Sarearen presidentea Felipe López jauna, Jaengo Probintzia Diputazioko presidentea, da.
Une honetan, 20.678.735 biztanle ordezkatzen dituzten 202 Toki Erakunde daude elkartean.