Section Of Spanish Local Entities With Nautical Stations
Itsasontzi Estazioa duten Espainiako Toki Erakundeen Sekzioa
FEMP-ko Itsasontzi Estazioa duten Espainiako Toki Erakundeen Sekzioa, Itsasontzi Estazioa duten Toki Erakundeen artean esfortzuak biltzeko zegoen interesaren ondorioz sortu zen, etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko, turismoko bikaintasunerako aukera emateko eta kalitatezko turismoko jomuga bilakatzeko, urtaroen araberakoa izango ez den eskariaren politiketan aurre egin ahal izateko.
2008ko maiatzean eratu zenetik, Sekzio hori Itsasontzi Estazioa duten Toki Erakundeek (Udalek, Foru Aldundiek, Cabildoek, Uharteetako Kontseiluek eta beste intermunizipalitate era batzuek) osatzen dute. Beraien jarduera honako honetan zentratzen da.
• Seinaleztapen politika komunak ezartzea, turismorako jomuga horiek bereizteko eta Itsasontzi Estazio bateko erabiltzaile motarentzat interesagarri den informazioa azpimarratzeko.
• Jomuga bakoitzeko materialean komunikazio elementu komunak ezartzea.
• Eman beharreko laguntza ematea Tokiko Itsasontzi Estazio bakoitzari, turismoko jomuga bereiztu gisa duen izaeraren jarraipena bermatzeko.
• Autonomia Erkidegoko eta Estatuko Herri Administrazioen aurrean solaskide bilakatzea, turismoaren sustapenerako politikei dagokienez.
• Sekzioan erabakitzen diren ekintzen finantzaketan elkarrekin aritzea beste herri administrazio edo erakunde pribatu batzuekin.
• Espainiako Itsasontzi Estazioen Elkartearekin elkarlanean aritzea, itsasontzietan oinarrituriko turismoaren garapenean eta turismo mota hori sustatzeko jardueretan.
• Turismoa sustatuko duten azpiegituretan egin beharreko inbertsioa sustatzea, eta batez ere itsasontziekin erlazionaturiko turismoaren kalitatean eragina duten inbertsioaren kasuan.
• Ikerketa bultzatzea, itsasontziekin erlazionaturiko turismoarekin loturiko segurtasuna, kalitatea eta bestelako alderdiak indartu ahal izateko.
Une honetan, 1.517.454 biztanle ordezkatzen dituzten 26 Toki Erakunde daude elkartean.