FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

SATI - Servizo de Asesoramento Técnico e Información

SATI

SATI

19/10/2009

> Ir a la fototeca

SATI – Aholkularitza Tekniko eta Informazio Zerbitzua



SATI, irrati-komunikazio azpiegituren ezarpenari buruzko Aholkularitza Tekniko eta Informazio Zerbitzua da, telefono mugikorreko oinarrizko estazioei (antenei) dagokienez, zehatzago esanez. 
                                           
Zerbitzu hori, Jardunbide Onen Kodea (JOK) ezartzearekin batera, Udalerrien eta Probintzien Federazio Espainiarraren (FEMP) eta Telekomunikazio Operadoreen Elkarte Espainiarraren (REDTEL) artean 2007ko irailaren 30ean sinatu zen Akordioan aurreikusi zen.
           
JOK-aren elementu osagarri gisa, eta kide diren hainbat Udalen eskariz, FEMP-k azpiegitura irrati-elektrikoen instalazioa eta funtzionamendua araupetzen duen Udal Ordenantza Eredua onetsi zuen 2008ko irailaren 29an. Bertan, azken urteetan bildutako esperientzia eta azken aldiko jurisprudentzia biltzen da. Halaber, Ordenantza Eredu horretarako Aplikatzeko Eskuliburua ere badugu.   
                  
Horren guztiaren helburua Tokiko Gobernuek, kalitatezko telefonia mugikor zerbitzua eskatzen duten hiritarren zein osasun alderdien aurrean arduratuta dauden hiritarren zalantzak kudeatzeko tresna azkarra eta teknikaren, legearen, ingurumenaren eta osasunaren aldetik egon daitezkeen berme guztiak emango dituena lortzeko dagoen eskari orokorrari erantzuna ematea da. Horrez gain, beharrezkoak diren azpiegituren instalaziorako eta funtzionamendurako lizentzien emakidarako izapideak erraztea ere bilatzen da.  
       
Horrela, SATI, Tokiko Gobernu guztiek eskura izango duten aholkularitza eta laguntza zerbitzua izan nahi du eta horretarako, Udalak Jardunbide Onen Kodearekin bat egin dezaten ari gara bilatzen.