FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Sección de Municipios con Plantas de Ciclo Combinado

08/10/2009

> Ir a la fototeca

Ziklo Konbinatuko Plantak dituzten Udalerrien Sekzioa



Beraien udalerrian Ziklo Konbinatuko Plantak dituzten zenbait udalen ekimenean oinarrituta, 2006. urtearen amaieran, Ziklo Konbinatuko Plantak dituzten Udalerrien Sekzioa eratu zen Udalerrien eta Probintzien Federazio Espainiarraren barruan.
                     
Beraien udalerriaren barruan Ziklo Konbinatuko Plantak sustatzen, eraikitzen edo jada eraikita dauden Udal guztiei dago zuzenduta. “Sustatu” hitza esaten dugunean esan nahi dugu beraien udalerriaren barruan eskatu direnean edo Ingurumen Ministerioak edo Autonomia Erkidegoko Sailak horri buruzko kontsulta edo informazioa eman duenean, Ingurumen Eraginari buruzko Azterlanaren sustatzaileek idazketari ekin aurreko kontsulta garaian daudenean. Orduan beharrezkoa izaten da sakonago eta zehatzago ezagutzea instalazio mota horien ezaugarri nagusiak eta, halaber, horrelako instalazioek udalerrian ezartzeak ekonomian/zergatan, hirigintzan, ingurumenean eta gizarte-kulturan, besteak beste, izango dituen eraginak aztertzea. 
          
Helburu horrekin, Ziklo Konbinatuko Plantak dituzten Udalerrien Sekzioa lanean aritu da kide diren Udalerrien interesen sustapenean eta defentsan, eta horiek guztiek dituzten arazoen aurreko konponbideen koordinazioan, kide diren udalei laguntza, aholkularitza eta zerbitzuak eskainiz eta lan kudeaketak eta jardunaldiak burutuz. Horiei esker posible izan da udalerri horientzat erreferentziarako eta informazioa eta elkarlana trukatzeko esparrua sortzea.

Sekzio horrekin erlazionaturiko informazio gehiago lortzeko interesa baldin baduzu, honako helbide honetara mezu bat bidaliz lor dezakezu: h
aciendas@femp.es