FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Federal Council

Lurralde Kontseilua



Aginpide handiena duen organoa da, ohiko Osoko Bilkuren artean igarotzen diren lau urteetan zehar.

 

Gaur egun, honako kideek osatzen dute: Gobernu Batzarreko Presidentea eta Presidenteordeak, Osoko Bilkurak bere kide titularren artean hautatutako 61 kide eta FEMPari atxikitako eskualdeetako Federazioen Presidentea eta beste ordezkari bat. Lurralde Kontseiluko Idazkaria FEMPko Idazkari Nagusia da.

 

Ohiko bilkuran, gutxienez ere lau hilabetean behin biltzen da, eta ez ohiko bilkuran, Presidenteak halako deialdia egiten duenean, bere ekimenez, Gobernu Batzarrak eskatuta, Kontseiluko kideen heren batek eskatuta edo gutxienez ere Osoko Bilkuraren botoen erdia duten kide kopuru batek hala eskatuta.

 

Bere eskumenen artean daude Osoko Bilkuraren ebazpenak betearaztea, estatutuetako xedeak bete daitezen lan egitea, Osoko Bilkuraren araudia eta Barne Araudia onartzea, FEMPak Lurralde Federazioekin dituen harremanak koordinatzea eta jarduera-proposamen zehatzak egitea Lurralde Federazioekin batera gauzatzeko, jarduera koordinatuko ildo orokorrak prestatzeaz gain, Gobernu Batzarrean eta Lurralde Kontseiluan bertan geratzen diren postu hutsak betetzea, Federazioaren urteko kuotak onartzea eta baita urtero ohiko aurrekontuak eta kontu orokorrak onartzea ere.

 

 

Hari dagokio ere presazkoak izatearen ondorioz Osoko Bilkuran jorratu ezin diren gaien inguruko erabakiak hartzea, Osoko Bilkura burutzen denean horren berri emanez, eta FEMParen organo errektoreek egotz diezaioketen beste edozein betekizun.