FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

El Pleno

23/09/2023

> Ir a la fototeca

Osoko Bilkura



FEMParen organo gorena da. Kide guztien ordezkariek eta ohorezko kideek osatzen dute. Ohiko bilerak lau urtean behin burutzen dira, toki-hauteskundeak egin eta hurrengo lau hilabeteetan zehar.
 
Ohiz kanpoko bilerak ere burutu daitezke Lurralde Kontseiluak beharrezkotzat jotzen duenean, bere ekimenez edo gutxienez ere Osoko Bilkuraren kideen erdiak hala eskatzen badu edo Gobernu Batzarrak eskatu eta Lurralde Kontseiluak onartzen badu.
 
Osoko Bilkurak Presidentea hautatzen du eta baita Gobernu Batzarreko eta Lurralde Kontseiluko kide guztiak ere. Halaber, FEMParen politika-ildoa diseinatzeko esparrua da eta bertan onartzen dira Federazioaren jardueraren eta helburuen garapen hoberako beharrezkoak diren ebazpenak.
 
Osoko Bilkurak 2011ra bitartean "Batzar Orokor" gisa ezagutzen zena ordezkatu zuen. Lehenengo Batzar Orokorra, Batzar Eratzailea, Torremolinosen burutu zen 1981eko ekainean. Horren ondoren etorri ziren: Bartzelona 1983an, Madril 1985ean, Valentzia 1987an, Zaragoza 1991an eta Madril 1995, 1999, 2003, 2007, 2011 eta 2015eko deialdietarako. Hauek izan dira Federazioaren hamar ohiko Batzar Orokor eta Osoko Bilkura bat antolatzeko hautatu diren hiriak.
 

 

Bere historian zehar, FEMPak ohiz kanpoko Batzar Orokor bakarra ospatu du, A Coruñan 1993an, toki-erakundeentzako eskumen- eta finantza-hitzarmena aldarrikatzeko xedearekin.