FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Onartu dute Berrikuntzaren Estatu Estrategia (e2i)


Ministro Kontseiluak onartu du Berrikuntzaren Estatu Estrategia (e2i). Estrategia horren helburua da garapen teknologikoa eta berrikuntza sustatzea, Espainian produkzio-eredua aldatzeko funtsezko ardatz gisa.


Horren bitartez, Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioak ekonomia berritzaile eta lehiakorragoa sustatzean eragin positiboa duten Estatuko Administrazio Orokorraren jarduera guztiak biltzen ditu, horrela gure susperraldi ekonomikoa azkartu, hazkunde iraunkorragoa finkatu eta enplegua sortzeko, Ministro Kontseiluaren erreferentziaren arabera.
Estrategia horren zenbait neurri jada ezarri dira eta beste asko urtea amaitu aurretik aplikatuko dira.
Aldi berean, Estatuko Administrazio Orokorrak 2010eko Aurrekontu Orokorretan berrikuntzarako konprometitutako 6.700 milioi euro baino gehiagoko gastuaren eraginkortasuna laguntzen du.
Berrikuntzaren Estatu Estrategiaren helburuak
Estatu Estrategia 2020rako proiektatzen da, Europa 2020 Estrategiaren helburuen ildoan, eta bi alditan banatzen da:lehena, 2010-2015, Espainiako berrikuntzaren egoeraren eta gure gaitasun zientifiko eta ekonomikoagatik dagokigunaren arteko egungo tartea txikitzera zuzentzen da; bigarrenean (2016-2020), berrikuntzan buru diren herrialdeen konbergentzia bilatuko da.
Lehen aldiaren helburua lortzeko, 2015ean I+G alorreko urteko inbertsio pribatua 2009koa baino sei milioi euro handiagoa izan beharko litzateke; aldi horretan berrikuntzan jarduten diren enpresen kopurua bikoiztea, berrogei mila enpresa gehiago izatea, eta goi-teknologiako eta teknologia ertaineko lanpostu kopurua milioi erdi handitzea.
Helburu horiek lortzeko, Berrikuntzako Estatu Estrategiak bost ardatzen inguruko hainbat jarduera biltzen ditu, ministerio guztiak hartzen dituztenak eta beste administrazio eta gizarte-eta ekonomia-eragile batzuekin lankidetzan jarduteko aukera ematen dutenak.Hauek dira bost ardatz horiek:berrikuntzarako joera duen ingurunea sortzea; eskaera publikotik berrikuntza sustatzea; nazioarteko proiekzioa; lurralde-lankidetza indartzea eta giza kapitala.
Berrikuntzaren Estatu Estrategiaren ardatzak
Berrikuntzaren Estatu Estrategiaren bost ardatzek ezagutza sortu eta zabaltzean dute jatorria.
a) Berrikuntzarako joera duen finantzazio-ingurunea:Ardatz horrek jarduera berritzaileak sustatu eta laguntzen dituen finantzazio-ingurunea lortzera zuzendutako jarduera guztiak biltzen ditu.Horretarako, berrikuntzaren finantzazio publikoko baliabideak hobetuko dira eta, aldi berean, sektore pribatuaren partaidetzazko hainbat tresna abian jartzea sustatu, hala nola, bankuen finantzazioa, arrisku-kapitala edo burtsako bigarren mailako merkatuak.
Esparru horretan, berrikuntza babesteko tresna klasiko batzuk birplanteatu ditu Ministerioak eta 2.500 milioi euro erabiliko dira horretarako 2010ean.Ildo horretan, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eta Kreditu Institutu Ofizialak berriki akordio bat sinatu dute 1.150 milioi euro datozen hilabeteetan horrelako eragiketak finantzatzeko erabiltzeko.
2010ean, berrikuntzaren finantzazio-ingurunea hobetzera zuzendutako baliabideak, guztira, 4.012 milioi izango dira.
b) Berrikuntza eskaera publikotik sustatzea:Erosketa publikoko politiken bitartez administrazioen eskaeratik jardunda berrikuntza azkartzean jartzen du arreta.Estrategiak, Lurralde Politikako Ministerioak sustatutako Enplegurako eta Toki Iraunkortasunerako Estatu Fondoaren bitartez Estatuko Administrazio Orokorraren eta toki-administrazioen mendeko dauden erosketa publiko batzuk identifikatu ditu.Osagai berritzailea duten erosketa publiko horiek 1.700 milioi euro baino gehiagokoak izan ziren 2010ean.Enpresa berritzaileentzako negozio-aukerak dira ekonomia berdea edo osasunaren ekonomia bezalako esparruetan, ekoizpen-eredu berrian paper oso garrantzitsua izango duten sektoreetan.
c) Nazioarteko proiekzioa:Enpresa berritzaileen I+G+B alorreko jarduerak nazioartekotzea eta negozio-garapena errazteko, beren lehiakortasun orokorra hobetuta, Estrategiak biltzen du 2010ean Espainiako teknologia eta berrikuntza Japonia, Korea, India, Estatu Batuak, Marokko, Txile, Brasil, Mexiko eta Hegoafrikan sustatzeko jarduerak indartzea, Zientzia, Industria, Merkataritza eta Turismo eta Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako ministerioen bitartez.
d) Lurralde lankidetza sendotzea:Berrikuntzaren Estatu Estrategiak ardatz honetan garatzen ditu lurralde osoan edo ekoizpen-sare guztian, bereziki ETEetan, berrikuntza zabaltzeko administrazioen arteko adostasuna lortzera zuzendutako jarduerak.Esparru horretan, azken hilabeteetan, Ministerioak hitzarmenak sinatu ditu hainbat autonomia-erkidegorekin, 250 milioi euroko balioarekin.Horri Enplegurako eta Toki Iraunkortasunerako Estatu Fondoak udal mailan izan duen eragin mobilizatzailea gehitu behar zaio, udal mailan teknologiaren alorreko 7.650 proiektu garatzea ahalbidetu baitu.
e) Giza kapitala:Ardatz honen bitartez, Berrikuntzaren Estatu Estrategiak Espainiako enpresetan talentu berritzaile handiagoa sartzera zuzendutako ahaleginekin bat egiten du.Ekoizpen-ereduaren aldaketa Espainiako enpresetan talentu handiagoa sartzea lortzen bada soilik gauzatuko da.Helburu horrekin abiarazi da programa berri bat, INNCORPORA deiturikoa, mila teknologo eta kudeatzaileren kontratazioa finantzatzeko gaitasuna duela eta enpresetan doktoreak eta teknologoak kontrata ditzaten laguntzeko Torres Quevedo programa arrakastatsuarekin bat egiten duena.
Jarraipen-batzordea
Ministro Kontseiluak gaur onartu duen Berrikuntzaren Estatu Estrategiarekin ministerio arteko jarraipen batzorde bat eratzen da, Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioa izango duena buru.Batzorde horren helburua izango da, besteak beste, urtero estrategiaren jarduera-plana egitea eta Gobernuari horren betetze-mailari buruzko txosten bat igortzea.
Berrikuntzako Europako politikarekiko koherentzia
Espainiaren Europar Batasunaren Lehendakaritzan, estrategia honek eragin duen hausnarketa helarazi dio Espainiak Europar Batasun osoari.
Lan horri esker, Europar Batasunaren Ministro Kontseiluak, maiatzaren amaieran, berrikuntzaren Europako politika izango dena definitzen duten ondorioak hartu zituen, gure estrategiak adierazten dituen bost ardatzen arabera.