FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Tokiko gobernuen babesa 2010eko Lankidetzaren Asteari


Tokiko gobernuak parte hartzen ari dira 2010eko Lankidetzaren Astean. Gaur hasi da ekitaldi hori, honako lelo honekin: “Ez dago helburu garrantzitsuagorik”. Hilaren 11 arte iraungo du ekitaldiak, eta egun nagusia irailaren 8a izango da, Lankide Boluntarioaren eguna, egun horretan mundu zabalean Milurtekoaren Garapenaren Helburuak (MGH) lortzeko lanean dabiltzan milaka boluntarioren lana aintzat hartuko baita.


 
  
Astearen aurkezpeneko ekitaldia Vianako Jauregian egin da, eta ekitaldi horretan, FEMPeko idazkari nagusiak, Isaura Lealek, azpimarratu du Espainiako tokiko gobernuek garapenerako lankidetzarekin duten konpromisoa; izan ere, zailtasun ekonomikoak bizi ditugun une hauetan, tokiko gobernuak mantentzen ari dira bere lankidetzako eta elkartasuneko proiektuak.Aipatu du, era berean, tokiko erakundeak, Haitiko –eta orain Pakistango– hondamendia dela eta, egiten ari diren lan bikaina, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziarekin (AECID) lankidetzan, bai eta Milurtekoaren Helburuak betetzeko egiten ari diren zabalkundeko eta sentsibilizazioko lana ere.
 
FEMPko idazkari nagusiak jakinarazi du, era berean, udalerriek berariazko mozio bat onartu dutela Lankide Boluntarioaren Eguna dela eta. Esan du, halaber, haurrei zuzendutako jarduera batzuk egin direla, ikasturtearen hasierarekin bat etorriz.

Ekitaldi horretan parte hartu zuten, besteak beste, Nazioarteko Lankidetzako estatu-idazkariak, Soraya Rodríguezek, eta Garapenerako GKEn Koordinadorako lehendakariak, Eduardo Sánchezek.
 
2010eko Lankidetzaren Astea, gainera, garrantzi bereziko testuinguru batean egiten ari da, zeren eta datozen egunetan egingo baita New Yorken Milurtekoaren Helburuen betetze-maila berrikusteko bilera, helburuen betetze-epea hurbil baitago: 2015.Helburuok lortzeko egin den aurrerabidea desberdina izan da eta, eskualde batzuetan, eskasa. Hori dela eta, lan asko geratzen da egiteko.Espainiako Gobernuko lehendakariak, erronka honen garrantziaz jabeturik, bere gain hartu du MGHen Bultzatzaile Taldeko burukide izateko erantzukizuna, Nazio Batuetako idazkari nagusi Ban Ki Moon-ek eskatuta.
 
Egun hauetan, bestalde, ohiko harrera-ekitaldia egingo die Kanpo Arazoetarako eta Lankidetzarako ministroak espainiar lankidetzako eragileei. Aurtengo ekitaldian, Haitin jarriko da arreta, herrialde hori izan baita nazioarteko lankidetzak aurrean izan duen erronka handienetako bat.Era berean, “Vicente Ferrer” Garapenerako Hezkuntzako II. Sari Nazionala emango zaie hainbat autonomia-erkidegotako 15 ikastetxeri. Eduardo Galeanok parte hartuko du AECIDeko Elkarrizketetan, eta Celtas Cortos, Carlos Jean eta Najwa Nimri artistek musika-saioak eskainiko dituzte lankidetzaren gauean.
 
Latinoamerika eta Karibeko Herri Indigenen Garapenerako Funtsaren IX. Batzar Orokorra egingo dela eta (irailaren 9an eta 10an egingo da batzar hori, hain zuzen), AECIDek beste hainbat jarduera antolatuko ditu, hurbilagotik ezagutzeko zer gertatzen ari den gaur egun herri indigena horiekin, eta nolakoak diren euren kultura, euren pentsamoldea eta euren aldarrikapenak.
 
Bi egun zineforum, MGHei buruzko serie dokumental bateko (Historias del Milenio) protagonistekin, eta txikienentzako sentsibilizazioko jarduera batzuk: ekitaldi horiek osatzen dute, besteak beste, Espainiako gizartea pobreziaren aurka eta garapen iraunkorraren alde borrokatzera daramaten balioak partekatzeko ekitaldiz betetako agenda.

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)

06/09/2010

> Ir a la videoteca_x