FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

FEMPek tokiko erakundeetako goi-kargudunen eta hautetsien soldatak murrizteko irizpideak ebatzi ditu


FEMPeko Batzorde Eragileak ebatzi du, talde politiko guztiak ados egonik, udal, diputazio, kontseilu eta irla-kabildo guztiei gomendatzea hautetsien eta goi-kargudunen soldatak murriztu ditzaten, Espainiako Gobernuak Estatuko Administrazio Orokorrarentzat ezarritako irizpide eta eskala berberak aplikatuta. Orobat, Pedro Castro FEMPeko presidenteak iragarri duenez, jarraituko du elkarrizketan aritzen gobernuarekin, 2011ko ekitaldian tokiko erakundeek kreditu gutxiago eskuratzeak ekarriko dituen ondorioak gutxitze aldera.


 
FEMPeko Batzorde Eragileak, Pedro Castro buru, joan den ostiralean Ministroen Kontseiluak onartutako Errege Dekretu-Legea aztertu du gaurko bileran, defizit publikoa gutxitzeko premiazko neurriak ezartzen baititu. Errege-dekretu horretan jasotako gainerako neurri ekonomikoak eta finantzarioak ere izan ditu aztergai, tokiko erakundeei eragiten dieten heinean.
 
FEMPen ebazpenaren arabera, soldata-murrizketak banaka eta mailakatzeko irizpideak erabilita ezarriko dira, eta, kalkulatzeko, benetan jasotzen den ordainsariaren zenbatekoa hartuko da oinarritzat, honako portzentaje hauek aintzat hartuta:
 
§         Ministroen edo gobernuko presidentearen soldaten parekoak diren soldatetan, % 15eko murrizketa.
 
§         Estatuko idazkarien soldaten parekoak diren soldatetan, % 10eko murrizketa.
 
§         Estatuko Administrazio Orokorreko idazkariordeen soldaten parekoak diren soldatetan, % 9ko murrizketa.
 
§         Estatuko Administrazio Orokorreko zuzendari nagusien soldaten parekoak diren soldatetan, % 8ko murrizketa.
 
§         Estatuko Administrazio Orokorreko enplegatu publikoen soldaten parekoak diren soldatetan, % 0,56a eta 7a bitarteko murrizketa.
 
Murrizketok ekaineko nominan aplikatuko dira, eta 2011n soldatak izoztuko. Ez dira murriztuko, berriz, funtzionarioentzat ezarritako salbuespenei dagozkion ordainsariak.
 
Udalerri txikien batzarra
 
Batzorde Eragileak udalerri txikien batzordearen egitaraua onartu zuen. Izan ere, hurrengo irailaren 10ean eta 11n izango da, Toledon, FEMPek antolatua, Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioaren eta Toledoko Diputazioren eta Gaztela-Mantxako Udalerrien Federazioaren laguntzaz.
 
Aurreikusita dago batzorde horretan 5.000 biztanle baino gutxiagoko tokiko erakundeetako 500 ordezkari inguruk parte hartzea, udalerri horien oraingo egoeraz eta etorkizunaz eztabaidatzeko.
Edari alkoholdunak leku publikoetan kontsumitzea.
 
FEMPek eskatuko dio gobernuari estatu-mailako arau bat onar dezala, edari alkoholdunak bide publikoan saltzea eta kontsumitzea debekatzeko, salbu eta tabernetako terrazetan edo feria-egunetan edo patroiaren jaietan, horiek kasuan kasuko udal-ordenantzaren bidez arautzen dira-eta. Neurri horrekin batera, FEMPek Batzorde Misto bat sortzeko eskatuko dio Senatuari, konponbideak aztertu eta proposa ditzan jendea, samaldan, leku publikoetan edari alkoholdunak kontsumitzeari dagokionez.
 
Ekimena FEMPeko Batzorde Eragileak onartu du, Herritarren Bizikidetza eta Segurtasunaren Batzordeak eskatuta. Tokiko erakundetako ordezkarien iritziz, “litroak edateko elkartzeak” bizikidetza-arazo bat sortzen du herriko komunitateetan, eta ondorio kaltegarriak osasunean, alkohola neurriz kanpo hartzeagatik, batez ere gazteenen artean. Era berean, azaldu dutenez, arazo konplexua da, ikuspuntu askotatik eta diziplina askoko alternatibak kontuan hartuta aztertu behar dena; kultura, aisia eta bizikidetza-kontuak daude tartean, “denak batera kontuan hartzekoak”.
 
Hezkuntza, gizarte eta erakunde-mailan, “litroak kalean edateko elkartzearen” kontrako politika zorrotza garatu beharra proposatzen du FEMPek, eta zenbait “formula permisibo” arbuiatzen ditu, hala nola: litroak edateko lekuak prestatzea, legez edo izatez, edo zigor-espedienteen izapideetan izaten diren hutsuneak. Zehazki, “edari alkoholdunak kalean edateari buruzko politika publiko bakarra” egitea defendatzen du, beste legezko droga batzuekin gertatzen den bezala, tabakoarekin kasu.  Era berean, beharrezkotzat jotzen du administrazio publiko guztien politika kontsekuentea, ardura partekatukoa, gauzatzea.
 
 
 
 
Hitzarmenak
 
FEMP eta Hezkuntza Ministerioa elkarrekin lanean ari dira Espainiako unibertsitateetan Nazioarteko Bikaintasun Campusa ezartzeko. Proiektu horren helburua, hain zuzen, unibertsitatearen, hiriaren eta lurraldearen arteko lotura sendotzea da. Hitzarmen hori Batzorde Eragilearen oniritzia jaso duten hitzarmenen artean dago, eta aurki sinatuko da.
 
Horrekin bat, FEMPek beste hitzarmen bat sinatuko du Nazioarteko Lankidetzarako Estatu idazkari den AECIDeko lehendakariarekin eta Getafeko Udalarekin, udalerri horretan Toki Erakunde Periferikoen II Mundu Foroa antolatzeko ekainaren 10ean, 11an eta 12an.
 
Bestalde, Toki Partzuergoarekin (LOCALRET) lankidetzan jarduten jarraitzea ere erabaki zen telekomunikazioei eta informazio-teknologiei lotutako arloei dagokienez, toki‑administrazioarentzat interesgarriak izan daitezkeela iritzita.

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)