FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Pedro Castrok akordio handi bat eskatu du indarkeria matxista prebenitzeko


Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioko lehendakariak, Pedro Castrok, administrazioen arteko “akordio handi bat” eskatu du gaur, indarkeria matxistaren prebentzio-kanpaina martxan jartzeko.


 
 
Getafeko alkate eta Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioko lehendakariak indarkeria matxisten biktimei berme handiagoak ematearen alde egin du, eta Administrazio Zentralaren, autonomia-erkidegoen eta udalen arteko “akordio handi bat” eskatu du, “prebentzio-kanpaina handi bat” martxan jartzeko.  

Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioak eta Berdintasun Ministerioak udal-zerbitzuen elkarlana sustatzeko lortutako akordioaz aritu da Pedro Castro. Bereziki udalerri txikietan sustatu behar da elkarlan hori, “gertutasunak” bide ematen baitu “etxeetan gertatzen dena zehatz-mehatz jakiteko”, prebentzio-politika “argi eta zorrotza” sustatu eta biktimei berme handiagoak emateko helburuz.
Akordioa iazko uztailean sinatu zen, eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko zerbitzuaren jardute-protokoloa zehazten du.Halaber, aurtengo otsailean, bi erakundeek lankidetza-hitzarmena sinatu dute, telebabes mugikorraren zerbitzua Elkartean bildutako udalerrien bidez kudeatzeko.Programa horrek telefono bidezko komunikazio-teknologia mugikorrak eta telelokalizazio-teknologiak erabiltzen ditu, eta, haiei esker, genero-indarkeria jasateko arriskua duten emakumeak Laguntza Zentroarekin harremanetan jar daitezke eguneko 24 orduetan.Babesteko agindua duten emakumeek doan eska dezakete udaletan.