FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Eraikin publikoetako energia-efizientzia hobetzeko plana


Ministroen Kontseiluak onespena eman dio 2000ESE planari, zeinaren bitartez zerbitzu energetikoak kontratatzeari indarra emango zaion, Espainiako zentro publikoak energiaren aldetik eraikin efiziente bihurtzeko Avanza 2 eta Gizarte Ekonomiaren Lege-proiektua ere onetsi zituen kontseiluak.


2000ESE planak eraikin publikotan energia-kontsumoa gutxienez % 20 murrizteko zenbait neurri biltzen ditu, eta badirudi Espainiako zerbitzu energetikoen merkatu hasiberriaren hazkundearen eta bideragarritasunaren abiapuntua izango dela, enplegua sortzen lagunduko duela eta efizientzia energetikoaren kultura ernetzeko hazia izango dela.
 
Planak badu programa bat Sektore Publikorako berezi-berezia, ekintzen hiru azpi-programa dituena, zentro kontsumitzaileen titularitatearen arabera:Tokiko Administrazioa azpi-programa; Erkidegoko Administrazioa azpi-programa eta Estatuko Administrazio Orokorra azpi-programa.
Oro hartuta, bi mila izango dira efizientzia energetikorako proiektuetan hasi eta gaur egungo energia-kontsumoa % 20 murriztuko dela bermatuko duten zentroak:  Mila erkidegoko eta tokiko administrazioetakoak eta beste mila estatuko administrazio orokorrekoak.
 
Erkidego eta tokiko administrazioko azpi-programan sartu nahi duten zentroek, urtean 200.000 euro baino gehiagoko fakturazioa eduki behar dute energian eta energia kontsumitzen duten instalazioetan.
 
Erkidegokoetako eta tokiko administrazioetako proiektuek laguntza ekonomikoak jasotzeko aukera daukate, bai diagnosiak egiteko laguntza teknikoa kontratatzeko, auditoretza energetikoak egiteko eta kontratu energetikoak sinatzeko, bai eta, prima edo konpentsazio moduan, lehiaketetan finalera iritsiko diren zerbitzu energetikoen bi enpresetarako.  Horrez gain, laguntza ekonomikoa emateko lerro bat ere zabalduko da, gehienez ere, laurogei milioi eurokoa, zerbitzu energetikoen enpresentzat, inbertsioak egin ditzaten energia aurrezteko eta efizientziaz erabiltzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko.
 
Gehienez ere, ontzat emandako inbertsioaren % 20 emateko laguntza-lerroa zabalduko da: horren % 15 Energiaren Aurrezpen eta Efizientziaren Planaren aurrekontutik aplikatu gabe geratu denetik ordainduko da, eta gainerako % 5 autonomia-erkidegoaren baliabideekin.
 
Horrez gain, energia-zerbitzuaren arloko enpresek aukera daukate Ekonomia Jasangarriaren Funtseko – Ekonomia Jasangarria KOI lerrotik.
 
Plan hau garatzen den heinean, planaren inguruko prestakuntza eta informazioa emango da eta planaren hedapena egingo da, bereziki, tarteko diren sektoreak kontuan hartuta (jabeak, energiaren kudeatzaileak, arduradun teknikoak eta kontratazioko teknikariak, zerbitzu energetikoen enpresak), kontratazioari buruzko kontuak nahiz kontu tekniko-energetikoak argitzeko.

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)

21/07/2010

>Ir a la audioteca_eu