FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Hogeita hamar udalerrik lortu dute «Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria» bereizgarria


Espainiako 30 udalerrik lortu dute lehenengo aldiz Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak ematen duen «Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria» bereizgarria. Horren helburua I+G+B-ren arloan egindako ahaleginak eta hartutako konpromiso garrantzitsuak eta tokiko esparrutik produkzio-ereduaren aldaketari egindako ekarpenak aitortzea da.


 
 
Bereizgarri honek hogeita hamar udalerri sarituko ditu, biztanle kopuruaren araberako hiru kategoriatan. Titulua hiru urterako ematen da, eta berritzeko aukera dago, epe horretan hiriek egiten dituzten jardueren arabera. Denbora tarte horretan zenbait onura izango dituzte I+G+B politiken arloan, Zientziaren eta Berrikuntzaren Hirien Sarean (INNPULSO Sarea) sartu baitira. Ekimen honek, tokiko esparrutik jardunda, Espainiako zientzia eta berrikuntza indartzeko eta sustatzeko aukera paregabea eskaintzen die. 
Lehenengo edizio honetan Enplegurako eta Tokiko Iraunkortasunerako Estatuko Funtsaren kargura egindako egitasmo berritzaileekiko konpromisorik handiena erakutsi duten udalei eman zaie «Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria» bereizgarria. Lurralde Politikako Ministerioak ere lagundu du hautagaien ebaluazioan.
Udalek 916 milioi euro inbertitu dituzte I+G+B-ren arloan, Lurralde Politikako Ministerioak kudeatzen duen Funtsaren kargura. Kopuru hori 7.650 proiektu baino gehiagotan (proiektu guztien % 30,1) banatu da.
Berrikuntzan egindako ahalegina aitortzen duten hiru kategorietako bakoitzean hamar udal hautatu dira (ikus taula).
Saritu diren berrikuntza-egitasmoek enpresa, zientzia eta teknologia parkeak, ezagutza zentroak eta enpresa haztegiak hartzen dituzte barnean, baita ekonomia berdea hobetzera, osasun eta laguntza ekonomian berrikuntza sustatzera, udal administrazioa, kultura zentroak eta zientzia eta teknologiaren dibulgazioa modernizatzera zuzendutakoak ere.
Sariak emateko ekitaldia 2011 hasieran izango dela aurreikusi dute; Madrilen izango da eta Asturiasko Printzea eta Printzesa izango dira bertan.

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)