FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

FEMP Finantza Publikoen Jasangarritasunari buruzko esparru-hitzarmenaren alde


2010-2013 epeko Finantza Publikoen Jasangarritasunari buruzko esparru-hitzarmenaren alde agertu da FEMP, Tokiko Administrazioaren Batzorde Nazionaleko (CNAL) Araubide Ekonomiko, Finantzario eta Fiskalaren Tokiko azpi-batzordeak gaur egindako bileran. Gobernuko kideak eta FEMP elkartekoak bildu ditu saioak.


Gobernuak Bruselara bidalitako 2010-2013 epeko egonkortasun eta hazkundeko programatik tokiko erakundeei eragiten dieten neurri eta irizpideak jasotzen ditu, zehazki, tokiko korporazioekin sinatutako esparru-hitzarmenak. Kontu publikoen kontsolidazio fiskala modulatzeko faseak zehazten ditu proposamenak, helburu hartuta 2013rako defizita BPGaren % 3ra jaistea.
Ildo horretatik, tokiko gobernuen ordezkariek konpromisoa hartu dute defizita eta kontentzioa murrizteko, eta gastuaren efizientzia hobetzeko; egonkortasun eta hazkundeko hitzarmenean adierazitako zor-mailak epe ertainean mantentzeko, eta ordaintzeko epeen eta aurrekontua aplikatzeko zain dauden gastuen inguruan informazioa eta gardentasuna areagotzeko.
CNALaren azpi-batzordera FEMPk helarazi dituen neurri zehatzen artean, bereziki aipatzekoa da tokiko erakundeei eman zaien baimena 2009. urteko aurrekontua estatuko BPGaren % 0,35eko defizit bateratuaz gauzatu eta likidatzeko, ezinbestekoa izan gabe korporazioei plan ekonomiko-finantzarioak aurkeztea baldin aurrekontua ez bada defizit hori baino handiagoa. Defizitaren ehuneko hori tokiko erakunde bakoitzaren diru-sarrera ez finantzarioen % 5,17 hainbestekoa da.

Gainera,  CNALaren barruan lantalde bat eratzea ere erabaki da, esparru-hitzarmenaren edukia garatzeaz arduratuko dena, batez ere, langileen gastuei buruzko kontuetaz eta tokiko erakundeak berriz egituratu eta modernizatzeko planetaz.
FEMPko delegazioan honako hauek etorri ziren: Segoviako alkatea, Pedro Arahuetes, FEMPko Tokiko Ogasunen Batzordeko lehendakaria; Madrilgo zinegotzi Juan Bravo, Batzordeko lehendakariordea; Reuseko alkatea, Lluis Miquel Pérez Segura; eta Kordobako zinegotzi Alfonso Igualada, eta Santanderkoa, Ana María González Pescador.

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)