FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Toki-poliziak eta Estatuko Segurtasuneko Indar eta Kidegoek lankidetza berritu dute


Poliziako eta Guardia Zibileko zuzendari nagusiak, Javier Velázquezek, eta FEMPeko idazkari nagusiak Isaura Lealek, toki-polizien eta Estatuko Segurtasuneko Indar eta Kidegoen lankidetzako konpromisoa azpimarratu dute, urriaren 7an eta 8an Madrilen gai horri buruz egin diren XIII. jardunaldien itxierako ekitaldian zehar.


 
 
 
 
 
Ekitaldi hori bi lan-jardunaldiren amaierako unea izan da. Egun horietan, segurtasun publikoak Espainian planteatzen dituen erronkei buruz eztabaidatu eta hausnartu dute partaideek, administrazio publiko guztiak koerantzule baitira jarduera horretan. Horretarako, hitzaldi, mahai-inguru eta ondorengo eztabaiden bitartez, jada ezarrita duden lankidetza-lerroak eta erabilgarri dauden mekanismo koordinatzaileak aztertu dira.
 
Interes handiena piztu duen gaietako bat segurtasuneko tokiko batzarren erregelamendu berria izan da, berriki sartu baita indarrean. Era berean, datu-baseetara atzipena izateko koordinazio operatiboko aukera guztiak aztertu dira. Aukera horiek, hain zuzen ere, Barne Ministerioak eta FEMPek herritar-segurtasunaren eta bide-segurtasunaren arloan izenpetuta daukaten lankidetza, kooperazio eta koordinazioko esparru hitzarmenean daude aurreikusita.
 
Jardunaldi horiek FEMPek eta Poliziako eta Guardia Zibileko Zuzendaritza Nagusiak antolatu dituzte, Etengabeko Prestakuntza 2010eko FEMP Planaren esparruan, eta Guardia Zibilaren eguna ospatzeko aste instituzionalaren parte izan da.