FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

FEMPen Lurralde Kontseiluak 2011ko Aurrekontuen Lege-proiektua aztertu du


FEMPen Lurralde Kontseiluak 2011ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak aztertu ditu eta Federazioen proposamenen berri eman die Diputatuen Kongresuko talde politikoei, lege-proiektua izapidetzerakoan kontuan izan ditzaten.


 
FEMPen proposamenak zorraren berfinantzazioa eta epe luzerako kreditu eragiketak, toki erakundeek Estatuaren sarreretan duten partaidetzaren konturako sarrerak igotzea, udalek emandako oinarrizko gizarte zerbitzuak bermatzera zuzendutako diru-laguntza eta 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrientzako fondo berezia bezalako gaiekin dute zerikusia.
 
FEMPen eta hori osatzen duten lurralde-federazioen arteko lankidetza, koordinazio eta kontsultako organo iraunkorrak ere eztabaidatu du udalei gastu arruntari aurre egitea eta hornitzaileei ordaintzeko konpromisoak betetzea ahalbidetuko dieten neurri osagarrien inguruan.Zehazki, eskatu dute Gobernuari helarazteko merkataritza-eragiketetako berankortasunaren aurkako neurrien legean berriki bildutako ICO kreditu-lerroa gaitzeko beharra.
 
Lurralde Kontseiluaren bileran, Udalerri eta Probintzien Andaluziako Federazioko presidente Francisco Toscanok bere federazioan hartutako erabaki baten berri eman zuen; erabaki horren bidez, Gobernuari eskatzen zitzaion babes ofizialeko etxebizitzetarako laguntzak eta diru-laguntzak kendu eta murriztearen inguruan berriki iragarritako neurriak berriz aztertzeko. Andaluziako Federazioak oharazten du BOE bat erosteko laguntzak erdira murrizteak eragin negatiboak izango lituzkeela, batez ere baliabide ekonomiko urriak dituzten pertsonek etxebizitza duin bat eskuratzeko aukeraren gainean.
Halaber, Udalerri eta Probintzien Valentziako Federazioak FEMPi eskatu dio Gobernuari proposa diezaion, 2011ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak izapidetzen dituztenean, higiezinen katastroari buruzko legea aldatzeko, udalek eskatuta hasi ahal izateko balorazio kolektiboa, aurreko prozeduraren ondorioz balio katastralak indarrean sartu zirenetik bost urte itxaron gabe; proposamen hori 2005 eta 2007. urteen artean egindako berrikuspenetarako dago pentsatuta bereziki.Valentziako Federazioaren ekimenean likidazio-oinarria zabaltzea ere biltzen du, 15 urte bitarteko baliora iristeko, oraingo 10 urteak beharrean.
 
 
Salmenta ibiltariari buruzko erabakia
 
Bestalde, FEMPeko Batzorde Exekutiboak salmenta ibiltariaren erregulazioaren inguruan hartutako erabakia jakinarazi zaio Lurralde Kontseiluari, bai eta Kataluniako Generalitataren gai horren inguruko dekretuaren edukia ere.
 
Lurralde Kontseiluak bere egin duen FEMPen proposamenaren arabera, autonomia-erkidegoetako, Estatuaren administrazio orokorreko eta udaletako ordezkariekin bilerak egingo dira, arau-esparru koherente eta homogeneoa ezartzeko Estatu guztian, salmenta ibiltariaren inguruan.Sektorearekin bilerak egitea ere bada asmoa, batera lan egiteaz gain, ordenantzen eta lehiaketen edukia ezagutarazi eta etorkizuneko salmenta ibiltaria eta azoka txikiak diseinatzeko.
 
FEMPen Lurralde Kontseiluaren bileran izan dira Andaluzia, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Balearrak, Katalunia, Kanariak, Extremadura, Galizia, Kantabria, Aragoi, Asturias, Madril, Murtzia, Errioxa, Nafarroa eta Valentziako udalerri eta probintzien federazioetako ordezkariak