FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Pedro Castrok ongietorria eman dio Argentinako Udalerri Federazioko lehendakariari


FEMPeko lehendakariak, Pedro Castrok, ongietorria eman dio Argentinako toki-ordezkarien ordezkaritza bati. Julio César Pereyra, Florencio Varelako udal-agintari eta Argentinako Udalerri Federazioko (FAM) lehendakaria buru dutela, bisitan dabil Espainian, toki-eremuko parke teknologikoen ezarpeneko eta garapeneko esperientziak ezagutzeko.


 
 
 
Bilera, Getafeko Udalean egin zen, eta bi alkateek iritziak elkartrukatu zituzten toki-gobernuek hazkunde ekonomikoaren sustapenean duten papeari buruz, eta horren oinarria teknologia-maila handiko enpresa berriak udal-lurraldean finkatzea izan zen.
Pedro Castrok bera alkate deneko udalerriko esperientzia azaldu zion Argentinako bere kargu-kideari, udalerri horrek hainbat parke industrial eta teknologiko sendotu baititu, eta helarazi zion ezagutza atzitzeak duen garrantzia, udalerri baten garapen ekonomikorako “hil edo biziko” osagai gisa.Horri dagokionez, adierazi zuen “eskatu ahalako prestakuntza” dela udal-erakunde batek enpresak erakartzeko bultzatu behar duen zereginik garrantzitsuenetako bat, lanbide-trebakuntza handiko langileak bilatzen baitituzte enpresa horiek.
Argentinako ordezkaritza, Julio César Pereyraz gain, beste hauek ere osatu zuten: Carlos Kunkel, diputatu nazionala, Marcelo Fernández, Enpresari Konfederazio Orokorreko (CGERA) lehendakaria eta Sergio Pardo, Florencio Varelako Garapen Industrialeko Institutuko zuzendaria.