FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

“Autorik gabeko eguna” Espainiako hirietan


Gaur, “Autorik gabeko Eguna” ospatuz amaituko dira “zentzuz mugitzeko eta hobeto bizitzeko” zenbait ekimen, Espainiako zenbait hirik Mugikortasunaren Europako Astearen baitan bultzatuak. Hala, gaurko egunean, Europako tokiko gobernuek gonbit egiten diete hiritarrei, auto pribatua erabili beharrean, mugikortasun iraunkorreko sistemak baliatu ditzaten.


 
 
 
 
Horrela, gure herrialdeko tokiko gobernuek bat egiten dute Europako beste estatu batzuek egindako apustuarekin. Izan ere, han ere mugikortasun-proposamenak jarri dituzte abian, hala nola: autorik gabeko egunean txirrindularientzako edo oinezkoentzako bide bereziak gordetzea; garraiobide publikoetan leku gehiago prestatzea; edo mugikortasun iraunkorra sustatzeko zenbait jarduera; baita epe luzeagorako beste jarduera batzuk ere, alegia: hirian zehar mugitzeko ereduak garatzea edo hiria planifikatzea hiritarrek joan-etorri luze eta ugari egin beharrik ez izateko moduan.  
 
Eremu honetan, tokiko gobernuek beste zenbait proposamen egin dituzte, hala nola: informazio-kanpainak egitea, airearen kalitatea aldizka kontrolatzea edo trafikoko istripuen biktimak gutxitzeko helburuak ezartzea.
 
Mugikortasunaren Lehen Astea 2002an abian jarri zenetik, Europako udalen partaidetza gero eta handiagoa izan da; 2009an, 2.100 hirik baino gehiagok parte hartu zuen, 200 milioi hiritar baino gehiago engaiatuta; harrez geroztik abiatutako ekimenetatik, 4.441 neurri iraunkorrek bere horretan jarraitzen dute, gehienak txirrindularientzako eta oinezkoentzako azpiegiturak direla.