FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Palmako Udalak espazio publikoen gizabidezko erabilera arautzen duen ordenantzaren aurreproiektua onartu du


Palmako Udalbatzak (Mallorca) aho batez onartu zuen, abuztuaren 2an, espazio publikoen gizabidezko erabilera arautzen duen ordenantzaren aurreproiektua. Ordenantza horren helburuen artean dago, besteak beste, alkohola edateko elkartzen diren gazteek bizikidetzan sortzen dituzten arazoak konpontzea.


 
Onartutako testuari esker, Udalak berehala esku-hartzeko tresnak izango ditu, bizikidetza kolokan jartzen duen edozein egoera —alkoholaren kontsumoarekin zerikusia duena edo bestelakoa— gertatzen denean. Halaber, prebentziozko tresnak ere eskura izango ditu, egoera jakin batzuei aurre egin ahal izateko.
Ordenantza Hezkuntza, Berdintasun eta Herritarren Eskubideen Sailaren proposamenari jarraikiz sortu zen, eta alderdi politiko eta enpresa eta auzo erakunde eta elkarteen ekarpenen bidez osatu da.
Hemendik aurrera jendaurrean jartzeko epea irekiko da, aurreproiektuari alegazioak aurkezteko ordenantza behin betiko onartzeari ekin aurretik.
 
 

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)