FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Lana eta familia bateratu, berdintasunaren alde egin eta familiako erantzukizunak hartzearen alde, zenbait udal bidegile.


Calviá, Granada, Palentzia, Pozuelo de Alarcón, Ribadeo eta Salamancako udalak bidegileak izan dira lana eta familia bateratu, berdintasunaren alde egin eta familiako erantzukizunak hartzearen aldeko printzipioak ezartzeko orduan, eta hori dela eta, efr udala izeneko egiaztagiria jaso dute; Másfamilia Fundazioak sustatzen du.


 
 
Másfamilia ekimenaren alde ari da lanean, Europako Kontseiluaren (2006)19 Gomendioak proposatzen duenaren ildotik; guraso gisa positiboki aritzearen aldeko politikak sustatu nahi dira, eta horretarako, udalei jarduteko printzipio horien alde egiteko eskatzen zaie, kasuan kasuko herriko biztanleen, enpresen eta udaleko bertako langileen alde eginda.
 
Egiaztagiriak banatzeko ekitaldia Osasun eta Gizarte Politiken Ministerioaren egoitzan izan da. Saria jaso duten udaletako alkateek lana eta familia bateratu, berdintasunaren alde egin eta familiako erantzukizunak hartzearen aldeko eredu izatea aitortzen dieten agiriak Francisco Mozak, Gizarte Politika eta Kontsumoko Idazkariak, emanda jaso dute.

FEMPeko idazkari nagusiak, Isaura Lealek, egiaztagiriak emateko ekitaldiaren aurretik izan zen “efr udal batean bizitzeak duen balioa” izeneko jardunaldian hartu zuen parte.