FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Tokiko erakundeak berrorekatzeko planak aurkezteko ehunekoaren muga ezarri dute


2010eko aurrekontuen likidazioaren ondorioz sarrera ez-finantzarioetan % 5,53tik beherako defizita duten tokiko erakundeek ez dute berrorekatzeko plan ekonomiko-finantzarioa aurkeztu beharrik izango, Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioko (FEMP) ordezkariek eta Estatuko Administrazio Orokorrak hartutako erabakiaren ondorioz. Erabakia gaur hartu dute Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren egoitzan, Toki Administrazioko Batzorde Nazionalaren (CNAL) Araubide Ekonomiko, Finantzario eta Fiskalaren Azpibatzordeak eginiko bileran.


 
 
 
Bileran zehar, Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioaren ordezkariek berretsi egin dute aurrekontua egonkortzeko, defizita murrizteko eta finantza publikoak iraunkorrago bihurtzeko helburuak betetzeko, udalek, diputazioek, kabildoek eta uharteko kontseiluek hartutako konpromiso irmoa.
Salbuespena –salbuespen gisa onartu da egonkortasun-araudiaren helburuak eta egoera ekonomikoaren balorazioa bateratzeko– finkatutako BPGaren % 0,4tik beherako defizita duten tokiko erakundeei baino ezin zaie aplikatu, 2010erako zerga egonkortzearen ildotik.
Aplikatu ahal izateko, tokiko erakunde bakoitzaren sarrera ez-finantzarioen % 5,53 bilakatu behar da ehuneko hori. Ondorioz, % 5,53tik beherako defizita duten tokiko erakundeek ez dute berrorekatzeko plan ekonomiko-finantzariorik aurkeztu beharko.
Aurrekontu-egonkortasuna
Bileran, 2012-2014 aldirako tokiko erakundeen aurrekontu-egonkortasunari buruzko helburuen berri eman zien Ekonomia eta Ogasun Ministerioak tokiko ordezkariei. Helburu horrek Espainiako Gobernuak eta tokiko gobernuek finantza publikoak sendotzeko prozesuarekiko, Egonkortasun eta Hazkuntza Programan ezarritakoarekiko, hartu duten konpromisoa zehazten du. Prozesu horrek BPGaren % 3ra edo hortik behera murriztu beharko du defizita 2013an. 
Proposamenak jarraipena ematen dio iaz, egonkortasun-helburuak CNALen esparru-hitzarmenean (finantza publikoen iraunkortasunari buruzkoa) jasotako defizita murrizteko bideari egokitzeko hasitako estrategiari; eta bestalde, 2014an tokiko erakundeen esparruan aurrekontu-oreka berrezarri egingo dela aurreikusten du eta aurreko ekitaldietarako aurreikusitako defizit-murrizketa ildoak berresten ditu, BPGaren % 0,3ko defizit-aurreikuspenarekin 2012rako eta % 0,2koa 2013rako.